Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

24 azaroa, 2017
Zabalik dago “Industria Konektaturako Finantza Laguntza (IC4)” programarako deialdia

Euskal enpresek aukera dute “Industria Konektaturako Finantza Laguntza (IC4)” programari atxikitzeko, zeinak 70 milioi euroko zuzkidura baitu Estatu osorako. Industria, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak abiarazi du programa hori. Ekimen berri horren xedea da babesa ematea ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei eta enpresa industrialetako antolakuntza- eta prozesu-arloetako berrikuntza proiektuei, betiere helburutzat badute ezagutzak, teknologiak eta berrikuntzak txertatzea prozesuak digitalizatzeko eta balio erantsidun produktu eta zerbitzu teknologikoki aurreratuak sortzeko enpresa industrialetan.

 

Programa honi atxikitako enpresei maileguak emango zaizkie laguntza bezala. Hala, ekimen horren onuradunek hamar urterako maileguak jasoko dituzte (lehenengo hirurak gabezia urteak izango direlarik, %0-ko interes tasarekin), gutxieneko inbertsio-aurrekontua 100.000 eurokoa izango da eta bermea %20koa. Enpresek mailegu horiek erabiliko dituzte digitalizazio-prozesuak aktibatuko dituzten berrikuntzak eta teknologiak txertatzeko.

 

Ondoko hauek dira Ministerioak babestuko dituen partidak, gorago aipatutako lan-ildoei dagozkienak: langileen kostuak, tresneriaren eta materialen kostuak, patenteak, kontratu bidezko ikerketa, diseinu industriala, e.a.

 

Programa honen zabalkundea egin da euskal enpresen artean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak lankidetza-akordio bat sinatu zutelako euskal enpresei Ministerioaren laguntzak eta babes-neurriak ezagutarazteko, eta hartara, informazio puntuala eta egokia helarazteko deialdiari, parte-hartzeari eta onuradun izateko aukerei buruz.

 

Informazio gehiago: http://www.minetad.gob.es/PortalAyudas/IndustriaConectada/Normativa/Paginas/convocatoria.aspx

 

28 milioi euro ETE teknologikoak eta berritzaileak garatzeko

500 lanpostu sortuko dituen 100 milioi euroko inbertsio induzitua lortzea espero du 2000n...Leer más

Euskal industria finantzatzeko programei buruzko jardunaldi birtuala

  Industria Ministerioak eta SPRI Taldeak bideo-dei bidezko ekitaldi bat antolatu dute...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?