Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

31 urtarrila, 2018
Gauzatu Industria eta Indartu programek aukera eskainiko dute aurre-eskaera egiteko eta horrela inbertsioak sustatzeko

Programas de ayuda 2020 Grupo SPRI

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta SPRIren inbertsioa bultzatzeko GAUZATU INDUSTRIA eta INDARTU programek beren kudeaketa aldatu dute, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko.

Baldin eta aurre-eskaera aurkezten bada inbertsioak hasi baino lehen, enpresek diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzte aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak.

Aurre-eskaera horrek bere sarrera erregistroa izango du, deialdietan aurkeztu beharreko dokumentuetako bat izango da eta eskaneatuta bidali ahal izango da posta elektronikoz, behin sinatu eta zigilatu ondoren. Posta elektronikoa: d-industria@euskadi.eus; agus-garcia@euskadi.eus.

Dokumentu fisikoa helbide honetan entregatu beharko da:
Eusko Jaurlaritza
Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saila
Industria Sailburuordetza
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Gasteiz
Telefonoa: 945 01 82 63 – 945 01 82 14

Edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusitako beste edozein lekutan.

Bete hemen
zure aurre-eskaera

28 milioi euro ETE teknologikoak eta berritzaileak garatzeko

500 lanpostu sortuko dituen 100 milioi euroko inbertsio induzitua lortzea espero du 2000n...Leer más

Euskal industria finantzatzeko programei buruzko jardunaldi birtuala

  Industria Ministerioak eta SPRI Taldeak bideo-dei bidezko ekitaldi bat antolatu dute...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?