Renove Industria 4.0 2020


4.0 Industriarako makineria eta
ekipamenduak berritzeko laguntzak

Renove Industria 4.0

Makineria eta ekipamendu aurreratuak erosteko laguntza-programa.

RENOVE INDUSTRIA 4.0 programaren helburua da inbertsioak sustatzea makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan (hardwarean eta softwarean), ingurune industrialak modernizatzeko eta Fabrikazio Aurreratuaren barruan 4.0 Industriako proiektuei aurre egin ahal izateko.

Zalantzak badituzu

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

Jarri harremanetan gurekin

T.: 902702142
email info@spri.eus

Renove Industria 4.0 programak eskaintzen dizu

Laguntza ekonomikoa hardwarea eta softwarea erosteko

 

Aholkularitza 4.0 Industriako proiektuetarako

 

100.000 €-rainoko laguntza proiektu bakoitzeko

Balio erantsi handiagoko merkatu industrialetan sartzeko aukera

Renove Industria 4.0 programak lagunduko dizu

Laguntza ekonomikoa jasotzen proiektu hauetarako makina eta ekipamendu aurreratuak erosteko.

  • Big Data eta Analitika aurreratua Business Intelligence prozesuetarako, eta Data Mining portaera-patroiak aurreikusteko.
  • Fabrikazio gehigarriko proiektuak, material mota berriak erabiliz pieza berrien produkzio / fabrikazio malgua sustatzeko.
  • Robotika aurreratu eta kolaboratiboko proiektuak, langileekin denbora errealean kolaboratzeko, prozesuak eta produktibitatea hobetuz lantegi barruan.
  • IIoT proiektuak (Industrial Internet of Things), lantegi barruko gailu eta makina guztiak sentsorez hornitzeko eta haien Interneterako konektagarritasuna bermatzeko.
  • Ingurune industrialetara zuzendutako adimen artifizialeko proiektuak, lantegietako makinak edota ekipamenduak gai izan daitezen ikasteko eta erabakiak autonomiaz hartzeko.
  • Machine Learning edo Deep Learning teknikak txertatzea ingurune industrialean.
  • Sistema ziber-fisikoen proiektuak, balio-katearen barruan konputazio- eta konektagarritasun-gaitasun aurreratuak dituzten osagaiak sartzen dituztenak.
  • Errealitate birtualeko eta Errealitate areagotuko proiektuak, egoera errealak irudikatzeko mundu simulatuetan, erabiltzaileak mundu hori bistara dezan informazio grafiko erantsia duen gailu teknologiko baten bidez.
  • Biki Digitalen proiektuak (Digital Twins), objektu edo sistema baten erreplika birtual bat sortzeko, eta horrela, monitorizatzeko eta egoera zehatz batzuetan nola jokatzen duen aztertzeko.

Zure enpresak laguntza hau jaso dezake

Euskadin jarduten duen ETE bat zara?

  • Erauzketa, produkzio edo eraldaketako industria-enpresak eta zerbitzu teknikoetakoak.
  • Multimedia edukien diseinua edo produkzioa.
  • Bideo-jokoetarako edukien diseinua, garapena eta produkzioa.
  • Moda arloko diseinua.
  • Produktu, prozesu eta zerbitzuen diseinua: konponbide erabilgarri eta berritzaileak, erabiltzailearen premietan oinarritutako eskaera funtzional eta estetikoak kontuan hartzen dituztenak.

Berritu makineria eta garatu 4.0 industriako proiektuak

Lortu itzazu emaitza ukigarriak berehala. Eros ezazu zure enpresak prozesu teknologiko aurreratuekin lehen lerroan lehiatzeko behar duen teknologia.

RENOVE INDUSTRIA 4.0 da zure enpresak lehiakortasuna hobetzeko eta merkatu globalean sartzeko behar duen jauzi kualitatiboa.

RENOVE INDUSTRIA 4.0 laguntza eskuratzeko eskaera-orri hau bete behar duzu

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua