Sektoreetatik haratago
Industria, enpresek jarduten duten sektoreen arabera aztertzen da: automobilgintza, energia, aeronautika, trengintza edo makina-erreminta, besteak beste. Ikuspegi horrek merkatuak eta balio-kateak ulertzea ahalbidetzen du.
Hala ere, badago ikuspegi osagarri bat: produkzio-gaitasunena.
Sektoreen edo balio-kate bertikalen atzean, industria-prozesu komun eta horizontalak aurkitzen ditugu, hala nola galdaketa, mekanizazioa, konformazioa, galdaragintza, soldadura, industria-tratamenduak edo muntaketa. Gaitasun horiek sektore desberdinetako enpresak lotzen dituzte, eta espezializazio-maila handiko industria-sarea osatzen dute.
Euskadik gaitasun horien kontzentrazio handia du, eta horrek lehia-abantaila bereizgarria ematen dio. Bere espezializazioak, gertutasunak eta aniztasunak enpresen arteko lankidetza sustatzen dute, hornidura-kateak indartzen dituzte eta askotariko industria-beharrei erantzuteko aukera ematen dute.
Gaitasun horiek ezagutzea eta identifikatzea funtsezkoa da Euskadiko industriaren indarguneak ulertzeko eta lankidetzarako zein garapenerako aukera berriak baliatzeko.
Ezagutza horrek gaitasunak eta hornitzaile espezializatuak identifikatzea errazten du, industria-lankidetzarako aukera berriak sustatzen ditu eta hornidura-kate konektatuagoak, sendoagoak eta lehiakorragoak eraikitzen laguntzen du.
Enpresetatik haratago: haien gaitasunak ulertzea
Produkzio-gaitasun bat identifikatzeak edo industria-behar jakin baterako hornitzaile egokia aurkitzeak sektoreak edo enpresak ezagutzea baino askoz gehiago eskatzen du.
Euskadiko Produkzio Gaitasunen Mapaketa industriaren zeharkako ikuspegian oinarritzen da, prozesu-hornitzaileak eta hainbat balio-kateri egiten dizkieten ekarpenak aztertuz. Horretarako, analisiaren hainbat dimentsio uztartzen ditugu, Euskadiko industria-sarearen barruan dauden indarguneak, espezializazioak eta loturak hobeto ulertzeko.
Produkzio Gaitasunak
Galdaketa · Mekanizazioa · Konformazioa · Soldadura · Galdaragintza · Tratamendu industrialak · Muntaketa · Beste batzuk
Materialak
Altzairua · Burdina · Aluminioa · Titanioa · Plastikoak · Kobrea/Letoia · Zinka · Beste batzuk
Prozesu / Teknologia mota
Oskolezko galdaketa · Grabitate bidezko kokila-galdaketa · Mekanizazio konbentzionala · CNC mekanizazioa · Deformazio bolumetrikoa beroan eta hotzean · Beste batzuk
Merkatu geografikoak
Euskadi · Estatua · Europa · Nazioartea
Bezero sektoreak
Automobilgintza · Energia · Aeronautika · Trengintza · Defentsa · Makina-erreminta · Beste industria-sektore batzuk
Lurraldea
Araba · Bizkaia · Gipuzkoa
Ikuspegi honek Euskadin dauden produkzio-gaitasunak identifikatu eta konektatzeko aukera ematen du, hornitzaile espezializatuak aurkitzen langunduz eta industria-lankidetzarako aukera berriak sortuz.
Izan ere, industria ulertzeak datuak baino zerbait gehiago eskatzen du: testuingurua eta irizpidea behar dira.
Galderetatik aukeretara
- Neurri honetako pieza bat material zehatz batean mekanizatzeko gai den enpresa bat behar dut. Zer aukera daude Euskadin?
- Material edo prozesu espezifiko batekin lan egiten duten hornitzaileak bilatzen ditut. Nork du gaitasun hori?
- Galdategi, galdaragintza edo industria-tratamenduetako enpresa bat behar dut proiektu berri baterako. Zein enpresak izan daitezke egokienak?
- Ba al dago nire egungo hornitzailearen alternatibarik Euskadiko industria-sarearen barruan?
- Produktu berri bat garatu edo sektore berri batera sartu nahi dut. Zer gaitasun osagarrik lagun diezadakete?
- Zein enpresek lagun dezakete osagai edo azpimultzo konplexu bat fabrikatzen?
- Zer produkzio-gaitasun daude Euskadin industria-premia jakin bati erantzuteko?
- Non daude enpresen eta dagoeneko lurraldean dauden gaitasunen arteko konexioak sortzeko aukera berriak?
Horrelako galderei erantzuteko, ezagutza, analisia eta industriaren zeharkako ikuspegia behar dira.
Konta iezaguzu zer behar duzun. Zure eskaera aztertzen dugu erantzunik egokiena emateko
Planteatu zure beharra
Konta iezaguzu zeren bila zabiltzan: prozesu produktibo bat, teknologia bat, material bat, hornitzaile espezializatuak edo kolaboratzaile industrial posibleak.
Zure kontsulta aztertuko dugu
Dagokion taldeak beharra aztertuko du eta erantzuna osatzeko behar diren bilaketa- eta azterketa-irizpideak definituko ditu.
Gaitasunak eta enpresak identifikatzen ditugu
Kontsulta alderatuko dugu prozesuei, materialei, teknologiei, espezializazioei eta euskal ehun industrialaren beste aldagai batzuei buruz eskura dagoen informazioarekin.
Informazioa ematen dizugu
Zure kontsulta-irizpideen arabera identifikatu diren gaitasun eta enpresei buruzko informazio objektiboa jasoko duzu.
SPRIren zerbitzua, enpresarentzat kosturik gabe
Ematen dugun informazioa ez da merkataritza-gomendio bat, ezta identifikatu ziren enpresen homologazioa edo ziurtagiria ere. Kontaktu edo elkarlan posibleari buruzko erabakia enpresa eskatzaileak hartuko du.
Norentzat da baliagarria?
Zerbitzu honen hartzaileak enpresa industrialak eta industriari lotutako zerbitzu-enpresak dira, baita klusterrak eta sektoreetako elkarteak ere, baldin eta errealitate industriala hobeto ulertzeko beharra badaukate proiektuak bultzatu, aukerak identifikatu edo konexioak sortzeko.
1_
Enpresak
Aurkitu gaitasunak edo eduki informazioa eguneratuta
Mapaketa lagungarria izan daiteke bi egoeratan:
- Gaitasun jakin baten bila bazabiltza
Hornitzaile espezializatuak identifikatu, prozesu, teknologia edo material jakin bat kokatu, hornidura-aukerak aurkitu edo proiektu industrial baterako kolaboratzaile posibleak ezagutzeko beharra baldin badaukazu.
- Gaitasunak eguneratu nahi badituzu
Zure enpresa mapatutako gaitasunekin lotuta badago eta prozesu, material, teknologia edo merkatu berriak txertatu baditu, informazio hori jakinaraz diezagukezu, mapaketaren hurrengo eguneraketetan kontuan hartu ahal izateko.
2_
Klusterrak eta sektore arloko elkarteak
Balio-kateak ulertzeko zeharkako ikuspegia
Produkzio-gaitasunen zeharkako ikuspegiak partekatutako indarguneak identifikatzeko, behar komunak hautemateko eta balio-kate desberdinetan lan egiten duten enpresen arteko lotura berriak sortzeko aukera ematen du.
Era berean, sektore-analisiak, estali gabeko produkzio-nitxoen identifikazioa eta antzeko azterketak interesgarriak izan daitezke erabakiak hartzeko eta Euskadiko balio-kateen garapena bultzatzeko garaian.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Konta iezaguzu zure erronka
Zure beharretara ondoen egokitzen diren gaitasunak, espezializazioak eta enpresak aurkitzen lagunduko dizugu.