Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio-txosten Teknikoak Igortzeko Zerbitzua

Lortu I+G eta Berrikuntza-jardueraren txostena kenkari fiskal segurua eta sendoa lortzeko

Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio-txosten Teknikoak Igortzeko Zerbitzua

Lortu modu arinean, doakoan eta erabateko berme juridikoarekin zure I+G eta berrikuntza-jarduerarako kenkariak

SPRIk foru-aldundien eta SPRIren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan zerbitzu hau eskaintzen dizu berrikuntzari bultzada emateko, sozietateen gaineko zergari buruzko foru-araudian I+G jardueren eta berrikuntzaren ondoriozko kenkaria aplikatzeko txostenak egitearekin lotuta.

Helburua enpresen berrikuntza-jarduerak sustatzea, indartzea eta bultzatzea da, I+G eta berrikuntza arloko proiektuetarako dirulaguntzen programak zerga-pizgarriekin osatuta.

Txosten tekniko hau lortu ahal izateko, I+G jardueren proiektuen ebaluazioa egingo da lehenik eta behin eta, ebaluazio positiboa izan ezkero, zure‌ ‌I+G‌ ‌proiekturako‌ ‌Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txostena Teknikoa prestatuko da. Zure proiektuak hainbat enpresaren parte-hartzea badu, eskaera bakarra egingo da, alderdi guztiek sinatua, eta, ondoren, txosten bat egingo da parte hartzen duen enpresa bakoitzarentzat.

Bi eratako txostenak jaulkitzen ditugu Sozietateen Gaineko Zergan I+G eta berrikuntza jarduerarengatik kenkari fiskala lor dezazun, eta hirugarren bat finantza-erakunde bati kreditu fiskala transferitu nahi dutenentzat.

Orain aurrerapen teknologikoa duten berrikuntza-proiektuak ere babesten ditugu, galde iezaguzu!

Zer eskaintzen du?

Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio-txosten Teknikoak Igortzeko Zerbitzuak bi txosten mota eta finantza-erakunde bati kreditu fiskala transferitzeko hirugarren txosten mota bat igortzeko aukera eskaintzen dizu

1_

I+G proiektuetarako txostenak

Horrelako proiektuek aurrerapena eskatzen dute garatu beharreko teknologien edo tekniken artearen egoerari dagokionez.

HAZITEKen 200 puntutik gora duten proiektuek automatikoki jasoko dute txosten hori.
2_

Aurrerapen teknologikoa duten berrikuntza-proiektuetarako txostenak. Berria!

Horrelako proiektuek jauzi esanguratsua ekarri behar diote enpresaren abiapuntuko egoerari eta eragin handia izan behar du enpresan bertan.

200 puntu baino gehiago lortzen dituzten eta aurrerapen teknologikoa duten proiektuek eta Fast Track Innobideak laguntza-programaren irizpide gakoetan % 50 edo gehiagoko gehieneko puntuazioa lortzen dutenek automatikoki jasoko dute txosten hori.
3_

I+G+b-ren (64 bis) proiektuen kreditu fiskala transferitzea

Nahi duzuna zure I+G+b proiektuaren kreditu fiskala finantza-erakunde bati transferitzea bada, txosten hori eska diezagukezu.

Doako zerbitzu honen bidez, heldutasun teknologikoko maila guztiak babesten ditugu proiektua ezarri edo merkaturatu arte

informes-fiscales-esquema-eu
Onurak

I+G arloko eta berrikuntza-jarduerak bultzatzen eta sustatzen ditugu industria-enpresetan eta industriarekin lotutako zerbitzuetan, dirulaguntzak zerga-pizgarriekin osatuta

Urtero eska daiteke edo, behin, proiektu osorako

Loteslea da foru-aldundientzat

Erabateko segurtasun juridikoa ematen dio zure enpresari

Lortzeko oso erraza da, eta doakoa

Igortzen dugun txosten tekniko bakoitzaren kalitatea bermatzeko, ebaluazio-irizpide zorrotzak ezartzen ditugu. Gure ebaluazio-prozesuaren elementu espezifikoak ezagutzea lagungarria izango da zure proiektu guztien artean ziurtagiria lortzeko potentziala zeinek duen identifikatzeko.

I+G proiektuentzako

  • Kontrolatutako arrisku teknologikoa. Proiektuaren meritu teknologikoa. Gehieneko puntuazioa: 100
  • Proiektuaren emaitzen balizko merkatua eta ustiapenerako eta inpaktu ekonomikorako aukerak. Gehieneko puntuazioa: 175
  • Giza baliabideen egokitzapena. Gehieneko puntuazioa: 50
  • Metodologia egokia. Gehieneko puntuazioa: 50
  • Egituraren argitasuna eta aurrekontuaren banakapena. Gehieneko puntuazioa: 50
  • Ingurumeneko eta gizarteko inpaktua. Gehieneko puntuazioa: 75

*Gutxienez 200 puntu lortu beharko dira.

Garapen teknologia duten berrikuntza-proiektuentzako

  • Berrikuntzaren maila. Gehieneko puntuazioa: 25 (irizpide honetarako eskatzen den gutxieneko puntuazioa gehieneko balioaren % 50 edo gehiago da).
  • Proiektuaren emaitzak eta inpaktua: Gehieneko puntuazioa: 30 (irizpide honetarako eskatzen den gutxieneko puntuazioa gehieneko balioaren % 50 edo gehiago da)
  • Metodologia egokia. Gehieneko puntuazioa: 15
  • Giza baliabideen egokitzapena. Gehieneko puntuazioa: 15
  • Egituraren argitasuna eta aurrekontuaren banakapena. Gehieneko puntuazioa: 10
  • Ingurumenean duen eragina Gehieneko puntuazioa: 5

*Gutxienez 200 puntu lortu beharko dira.

Hazitek edo Fast Track Innobideak laguntzetan 200 puntura iristen diren proiektuen kasuan, txostenak automatikoki igortzen dira.

Norentzat?

Mikroenpresa, ETE eta industria-enpresa handientzat eta industriari lotutako zerbitzuentzat,

  • baldin eta I+G proiektuak edo berrikuntza-proiektuak badituzte, SPRIren programen bidez edo beste erakunde batzuen programen bidez diruz lagunduta,
  • edo I+G edo berrikuntza-proiektuak garatzen ari badira baliabide propioekin.

Garapen teknologikoa duen zure berrikuntza-proiektua ondorio fiskaletarako kengarria den jakin nahi duzu?

Zure zalantzak argituko ditugu, kontsulta gaitzazu!

Nola sar zaitezke?

Aztertu gurekin kenkari fiskalaren alderdi berriak zure enpresaren berrikuntza indartzeko

Aukeratu

Behar duzun txosten mota: I+G arlorako, garapen teknologikoa duen berrikuntzarako edo I+G+b arloko proiektuaren dedukzioak transferitzeko.

Eskatu

Eskatu zure txostena. Urte osoan zehar egin dezakezu. Eta hainbat urtetarako proiektuen kasuan, gainera, urte horietarako guztietarako eskaera bakarra egiteko aukera egongo da.

Etekina atera

Zure proposamena ebaluatu eta Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txosten Teknikoa bidaliko dizugu, zure berrikuntza bizkortzeko eta kenkari fiskalak aplikatzeko segurtasun handiagoa emateko.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Ez; Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txosten Teknikoak Igortzeko Zerbitzua erabat doakoa da enpresa eskatzaileentzat.

Nahi duzunean egin dezakezu. Zerbitzuaren prestazioa urte osoan dago zabalik.

Ondorio fiskaletarako txosten teknikoak igortzeko zerbitzua Euskadiko industria-enpresei eta industriari lotutako zerbitzuei soilik eskaintzen zaie. SPRIren edo beste erakunde batzuen programen bidez diruz lagundutako berrikuntza-proiektuak edo I+G arloko proiektuak dituzten enpresek edo beren baliabideekin berrikuntza-proiektuak edo I+G arloko proiektuak garatzen ari diren eta kenkari fiskalak lortu nahi dituzten enpresek eska ditzakete.

Ez; Haziteken edo Fast Track Innobideaken 200 puntu baino gehiago dituzten proiektuek automatikoki jasoko dute txostena.

I+Gko proiektuentzako Zerga Ondorioetarako Txosten Teknikoa lortzeko gutxienez 200 puntu lortu behar dira Hautagarritasun Irizpide hauen gainean:

  • Kontrolatutako arrisku teknologikoa. Proiektuaren meritu teknologikoa. Gehieneko puntuazioa: 100
  • Proiektuaren emaitzen balizko merkatua eta ustiapenerako eta inpaktu ekonomikorako aukerak. Gehieneko puntuazioa: 175
  • Giza baliabideen egokitzapena. Gehieneko puntuazioa: 50
  • Metodologia egokia. Gehieneko puntuazioa: 50
  • Egituraren argitasuna eta aurrekontuaren banakapena. Gehieneko puntuazioa: 50
  • Ingurumeneko eta gizarteko inpaktua. Gehieneko puntuazioa: 75

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

Telefono zenbakia 900 929 393

Eskatu hemen

Lortu zure Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txosten Teknikoa, optimizatu zure onura fiskalak eta indartu zure enpresaren berrikuntza. Zure zalantzak argituko ditugu.

Kontsultaren bat egin nahi baduzu, ondorengo inprimakiaren bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Orain eskatu nahi duzu zure txostena?

Ebaluazio-zerbitzura sartu ahal izateko eta Ondorio Fiskaletarako Txosten Teknikoa lortzeko, bete zure eskaera.

Lotutako laguntzak

Zure I+G-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu