Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txostena Teknikoa eskuratzeko dohaineko zerbitzua

Eskuratu ezazu I+Gko inbertsioa fiskalki kentzeko aukera emango dizun txostena

Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txostena Teknikoa eskuratzeko dohaineko zerbitzua

Euskal enpresetan ikerketa eta garapen jarduerak sustatu eta bultzatzeko helburuarekin, mikro, ETE eta enpresa handientzako Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txostena Teknikoa egiteko zerbitzua jarri da martxan, eta txosten horrekin I+Gko inbertsioagatiko kenkaria eskatzeko aukera izando duzu.

Nahiz eta proiektua urte anitzekoa izan daitekeen, urtero egiten den doako zerbitzua da. Gainera foru-aldundientzat loteslea da. Txosten horri esker, sozietateen gaineko zergan I+Gko inbertsioagatiko zerga-kenkaria erraz, doan eta segurtasun juridiko osoz egin ahal izango duzu.

Txosten tekniko hau lortu ahal izateko, I+G jardueren proiektuen ebaluazioa egingo da lehenik eta behin eta, ebaluazio positiboa izan ezkero, zure‌ ‌I+G‌ ‌proiekturako‌ ‌Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txostena Teknikoa prestatuko da. Zure proiektuak hainbat enpresaren parte-hartzea badu, eskaera bakarra egingo da, alderdi guztiek sinatua, eta, ondoren, txosten bat egingo da parte hartzen duen enpresa bakoitzarentzat.

Zer eskaintzen du?

Txosten Teknikoak Egiteko Zerbitzuak honako haueskaintzen dizu:

I+Gko inbertsioaren kenkaria lortzeko Txosten Teknikoa eskura ezazu

Sozietateen gaineko Zergan kenkaria eskuratzeko Foru-aldundientzat loteslea den txostena

Zertan laguntzen dizu?

Ebaluazio-irizpideak:

Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txostena Teknikoa lortzeko, gutxienez 200 puntu lortu beharko dira Hautagarritasun Irizpide hauen gainean:

  • Arrisku teknologiko kontrolatua. Proiektuaren meritu teknologikoa. Gehieneko puntuak: 100
  • Proiektuaren emaitzen merkatu potentziala eta ustiatzeko aukerak eta eragin ekonomikoa. Gehieneko puntuak: 175
  • Giza baliabideak egokitzea. Gehieneko puntuak: 50
  • Metodologia egokia. Gehieneko puntuak: 50
  • Egitura argia eta aurrekontuaren banakapena. Gehieneko puntuak: 50
  • Ingurumenaren eta gizartearen gaineko eragina. Gehieneko puntuak: 75
Norentzat da?

Zure enpresak zerbitzu hau eskura dezake

  • Mikroenpresa bat, ETE bat edo enpresa handi bat duzu eta I+Gn inbertitzeko asmoa duzu?
  • Zure Sozietateen gaineko Zergan I+Gri dagokion kenkaria segurtasun juridiko osoz egin nahi duzu?

Euskal enpresetan ikerketa eta garapen proiektuak sustatu eta bultzatu nahi ditugu, kenkari fiskalak aplikatzeko segurtasun juridiko handiagoa emanez

Ikerketa eta garapen proiektu bat baino ez duzu behar ebaluazioa eskatu eta Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txostena Teknikoa doan lortu ahal izateko.

Solicítalo aquí

Eskura ezazu orain zure enpresarentzat Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txosten Teknikoa

Kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Kalifikazio txostena eskatu nahi duzu orain?

Ebaluazio-zerbitzuan sartu ahal izateko eta Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txosten Teknikoa lortzeko, bete zure eskaera.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

Deitu iezaguzu 900 929 393-ra

Galdetu hemen
Lotutako laguntzak

Zure I+G-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu