Inplantalariak 2020


Negozio eta egoera bakoitzerako teknologia egokiena ezartzeko aholkularitza

Inplantalariak

Doako aholkularitza eta zure negozioak behar dituen teknologien berehalako ezarpena, egoera berri honek eskatzen duen ERALDAKETA DIGITALAren bidez zure negozioa suspertzeko edo lehiakorrago bilakatzeko.

Negozio bakoitzaren neurrira egindako teknologiak hautatuz, egokituz eta ezarriz, aholkulari teknologikoen taldeak enpresari laguntza ematen dio ziberseguruagoa eta eraginkorragoa izan dadin, gaitasun handiagoa izan dezan, merkatu digitaletan ikusgarritasun handiagoa izan dezan, bezeroei ematen dien zerbitzuan trebeagoa izan dadin, eta finean, lehiakorragoa izan dadin.

 

Zalantzak badituzu
Jarri harremanetan gurekin

 

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

T.: 900 929 393
email: info@spri.eus

Inplantalariak eskaintzen dizu

Berehalako ezarpena, aurrez aurre edo telematikoki.

Teknologien erabilearen bidez hobetu daitzkeen enpresa alorrak identifikatzea.

 

Teknologia aproposenak ezartzea, enpresa eskatzailearen kasu konkretura egokituz eta erabilera egokiean izan dezan prestakuntza emanez.

Etengabeko laguntza enpresaren egunerokoan teknologia hori egiaz ezartzen den bitarte.

Zibersegurtasuna, kudeaketa digitala, fakturazio elektronikoa, interneteko presentzia, automatizazioa eta bezeroari bideratutako errealitate birtuala indartzeko tailerrak.

Inplantalariak lagungarria
izan daiteke honexetarako

  • Salmentak igotzen, bezeroari eroste-esperientzia seguru eta erosoa eskainiz.
  • Bezero gehiago lortzen, zure negoziora eta merkatu potentzialera egokitzen den presentzia digitalaren bidez.
  • Digitalizatzeak eta bezeroekin, bazkideekin eta langileekin komunikatzeak dituen kostuak eta denborak murrizten, lan kolaboratiboaren bidez eta informazioa segurtasunez partekatuz
  • Eskuz egiten diren zeregin errepikakorrak automatizatzen, hala denbora zure negozioko zeregin baliotsuetan eman dezazun.
  • Zure negozioa bizkortzen, bazkideekin, langileekin eta bezeroekin segurtasunez eta legezko berme guztiekin hodeiko elkarlana eginez.
  • Zauden tokian zaudela bulego bat izaten, telelanaren eta zure sistemetarako urrutiko sarbiderako aukeren bidez.
  • Urrunetik kontrolatzen zure proiektuen egoera eta lan-banaketa, eta hitzorduen/entrega-daten egutegia langile, bezero edo bazkideekin sinkronizatzen.
  • Zure enpresa mugikor bilakatzen, zure gailu mugikorretan leku aldaketetan ere bulegoa garraiatzen laguntzen dizuten APPei esker.
  • Informazioa analizatzen eta erabakiak hartzen egoeraren, portaeraren eta joeren arabera, ohar- eta abisu-kudeatzaileak erabiliz.
  • Zure zerbitzua hobetzen, emandako zerbitzua zabaltzeko funtzionaltasun handiagoa edo Errealitate Birtuala eskaintzeko produktuetan sentsoreak ezarriz.

Ezagutu zer eremu teknologiko eskatzen diren gehien
Zure enpresan ezartzea ...

 

Zure enpresak ekimen honetan parte har dezake

Euskal Herrian autonomoa, ekintzailea edo zure enpresak 10 enplegatu baino gutxiagoko mikropyme bat zara?

Mikroenpresa 4.0 - rako egokitutako teknologiei etekina atera

TRANSFORMAZIO DIGITALERAKO doako teknologi aholkularitza zerbitzua, praktikoa, pertsonalizatuta eta enpresa-lehiaren hobekuntzari laguntzen dizkioten teknologietako (IKTE soluzioak) neurrira.

Prozesu osoan zehar aholkulari teknologiko bat egongo da ETEaren edo autonomoaren zerbitzura, zehazteko zeintzuk diren premiak, eta proiektua modu erraz, arin eta indibidualizatuan ezartzeko.

Jaso IKTei buruzko aholkularitza dohainik aholkulari teknologiko baten eskutik

INPLANTALARIAK zerbitzuak erabili ahal izateko, eskaera-inprimaki laburra bete behar duzu.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua