Innobideak - Innokonexio 2023

Zure emaitza-kontuan eragin handia duten produktu eta prozesu berritzaileak merkaturatzeko laguntza espezializatua 

Innobideak Innokonexio 2023

Innobideak Innokonexio programak laguntza ematen dizu produktu eta prozesuen berrikuntza-prozesuak finkatzeko eta enpresaren kudeaketa aurreratua lortzeko

Innokonexio laguntza-programa Innobideak programaren oinordekoa da, baina enpresa-sarearen behar berriei egokitua. Itzuli beharrik gabeko 250.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresako, euskal industria-enpresei edo industriarekin lotutakoei laguntza emateko prozesu, produktu nahiz zerbitzuen arloko berrikuntza-proiektuak gauzatzeko edo Kudeaketa Aurreratuko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko dieten eredu eta tresna berriak barneratzeko (Kudeabide).

Innokonexio programaren bidez saiatzen gara I+G+B-tik eratorritako emaitzen babesa eta balorizazioa hobetzen eta I+G+B-ren nazioartekotze-maila handitzen, Europako Batzordeak sustatutako ikerketa, garapen eta berrikuntza-proiektuetan parte hartuz.

Finean, enpresei laguntzen diegu euren lehiakortasun-posizioa hobetzen, berrikuntza-proiektuak finantzatuz, helburu hauekin: hobeto bideratu dezatela euren balio-proposamena (produktua/zerbitzua), barne-eraginkortasuna handitu dezatela (prozesuak), ezagutza babestu dezatela, nazioarteko finantzaketa eskuratu dezatela eta aurrera egin dezatela kudeaketan.

Proiektu horiek bakarka garatu daitezke edo lankidetzan enpresa bat baino gehiagoren artean.

Epeak

Hasiera data: 2023-05-30

Amaiera data:
2023-10-19, 23:59retan

Aurreko edizioko zifrak

0

2013-tik diruz lagundutako
proiektuak

0

2022eko edizioan onartutako
proiektuen kopurua

0

2022eko proiektuei emandako
batez besteko diru-laguntza

Innobideak Innokonexio programa Innobideak programa arrakastatsuaren bilakaera natural eta hobetua da. Martxan egon den urteetan, Innobideak programaren eskaria handituz joan da urtez urte: 2013an 52 proiektu onartzerik, 2021ean 184 proiektu onartzera pasatuz Innobideak laguntza-programan.

Innobideak Innokonexio 2022ren azken edizioan, programa birdiseinatu zen, enpresei maizago eta sistematikoki berritzea errazteko. Ondorioz, 2022an guztira 95 proiektu onartu ziren. Guztira, 1,8M €-ko diru-laguntza lortu zuten, hau da, ia 19.000 €-ko batez besteko diru-laguntza.

Zer eskaintzen du?

Innobideak Innokonexio eskaintzen dizu

Itzuli beharrik gabeko gastuen % 50eko diru-laguntza, enpresa bakoitzeko 250.000€ko mugarekin

Berrikuntzaren arloko aditu independenteen aholkularitza finantzatzea

Ondasun eta zerbitzu berriak garatzeko prozesuen berrikuntza eta ezagutza babestea

Kudeaketa Aurreratuko prozesuak eta metodologiak ezartzea

Zertan laguntzen dizu?

Innobideak Innokonexio lagunduko dizu

  • Produktu eta zerbitzu berriak diseinatzea eta kontzeptualizatzea.
  • Produktu eta zerbitzuetan funtzionaltasun berriak integratzea.
  • Zure erakundean prozesu berriak txertatzea edo egungoak hobetzea.
  • Patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortzeko, baliozkotzeko eta defendatzeko gastuei aurre egitea.
  • Europako proiektuetara sartzeko beharrezkoak diren gastuak finantzatzea.
  • Lankidetza-proiektuak taxutzeko, dinamizatzeko eta koordinatzeko eragile espezializatuen laguntza izatea.
  • Zure enpresan kudeaketa aurreratua ezartzea.
  • Behar duzun aholkularitza aditua izatea.

Ezagutu xehetasunez programa hau

Araudia
Norentzat da?

Berrikuntza-proiektuak garatu, kudeaketa hobetu eta I+G+b babestu eta nazioartekotu nahi duten Enpresa Txiki eta Ertainentzat

Euskadin kokatuta dagoen industria-enpresa edo industriarekin zerikusia duen enpresa bat baduzu, proiektu berritzaileak garatzeko laguntza hau eskuratu dezakezu, bakarrik edo beste enpresa batzuekin lankidetzan.

Kudeaketa aurreratuan ezarpenak egin nahi dituzten eta gutxienez 50 langile dituzten enpresek Innobideak Kudeabide laguntza-lerroa eska dezakete.

Zure berrikuntza-proiektuetan arrakasta lortzen lagunduko dizugu, behar duzun prestakuntza, tresnak eta aholkularitza espezializatuaren bitartez

Aholkularitza espezializatua eta zure negozioaren kudeaketa sendotzeko, zure berrikuntza-jarduerak sistematizatzeko, zure I+G+b defendatzeko eta Europako finantzaketa eskuratzeko beharrezkoak diren baliabideak eskuratzeko aukera ematen dizugu.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Zure enpresak argi eta garbi bereizitako proiektu adina laguntza-eskaera aurkez ditzake laguntza-programaren deialdiaren epean. Hala ere, argi eta garbi desberdinak diren proiektuetara mugatu behar da, bai helburuagatik, bai jorratzen duten gaiagatik.

Lankidetza-proiektu bat eratzeko gutxienez bi enpresa egon behar dira. Hala ere, kontuan izan behar da horiek guztiek Programaren araudian deskribatutako erakunde onuradunaren baldintzak bete beharko dituztela. Era berean, justifikatu egin behar da proposatutako enpresa guztien parte-hartzea beharrezkoa dela proiektua gauzatzeko, eta saihestu egin behar dela proiektu-partzuergoaren konfigurazioa beharrezkoa ez den edo behartua dagoen lankidetza-proiektuak eratzea.

Ez. Aurkeztutako laguntza-eskaerak dokumentu ofizial bat osatzen du, eta ez du aldaketarik onartzen irismenari, kostuei edo parte-hartzaileei dagokienez. Proiektu-eskaera aurkeztu ondoren, itxitzat eta irmotzat jotzen da. Proiektuaren konfigurazioan aldaketak egin behar badira, enpresak uko egin beharko dio aurkeztutako espedienteari, eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea oraindik irekita badago soilik aurkeztu ahal izango du beste eskaera bat, hornitzaile berriak, kostuak eta irismena barne hartuta, dagokion justifikazio-dokumentazioarekin batera.

Bai. Behin INNOBIDEAK programarako laguntza-eskaera aurkeztuta, enpresak proiektua has dezake. Hala ere, laguntza ukatzeko aukera kontuan hartu behar da. Beraz, enpresa arriskuan egongo da lanean, eta proiektuaren kostuak bere gain hartuko ditu Programaren baterako finantzaketarik gabe. Proiektua, nolanahi ere, laguntza-eskaera SPRIri aurkeztu ondoren hasi beharko da, eta eskaera horretan proposatutako proiektuaren hasiera-datarekin bat etorriz.

Ez. Enpresari eskatzen zaion batez besteko plantilla honako dokumentu honen bidez ziurtatu behar da: txostena: alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla. Dokumentu hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak ematen du. Dokumentu horretan, laguntza-eskaeraren aurreko 12 hilabeteetako enplegu-kopurua adierazi behar da, programaren oinarriek lerro bakoitzean eskatzen duten gutxienekoaren berdina edo handiagoa. Kopuru hori lortzen ez bada, hamarren batzuengatik bada ere, enpresak ez du beteko programaren onuradun izateko ezarritako baldintza.

Eskatu hemen

Lortu orain zure negozioak berrikuntza proiektuak garatzeko eskura duzun laguntza

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Bidali zure eskaera Innobideak Innokonexio diru-laguntzak jaso ahal izateko.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

Telefono zenbakia 900 929 393

Hemen galdetu
Lotutako laguntzak

Zure Berrikuntza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu