Uste dugu euskal enpresa-sareak, teknologia-zentroek, unibertsitateek eta ZTBESeko beste agente batzuek paper erabakigarria dutela Covid-19 birusak sortutako larrialdi egoera gainditzeko zereginean, eta Ikerketa eta Garapeneko proiektu anbiziotsuak garatu behar dituztela horretarako. Horregatik abiarazi dugu itzuli beharrik gabeko ezohiko finantzaketa-neurri hau, proiektuaren %100eraino estali dezakeena.
Proiektu premiazkoak, beharrezkoak eta aproposak bilatzen ditugu, gizarte osoak gainditu ditzan pandemiak ekonomian eta harreman sozialetan izango dituen ondorioak.
Inbertsioaren %100eraino, itzuli beharrik gabe, baldin eta Oinarrizko Ikerketa proiektu bat bada.
Inbertsioaren %50eraino, itzuli beharrik gabe, baldin eta Ikerketa Industrialeko proiektu bat bada.
Inbertsioaren %25eraino, itzuli beharrik gabe, baldin eta Garapen Esperimentaleko proiektu bat bada.
*
*
Proiektua aurkezteko, aurrena dagokion eskari-inprimakia bete beharko duzu.
Kontsulta teknikoak?
Idatziguzu postontzi honetara