Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Global Training bekak

Ezagutu beste erakunde batzuen kulturak eta eskuratu nazioarteko lan-esperientzia

Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.

Global Training 2024 bekak

6.415.000 euroko laguntzak atzerrian prestatzeko eta profesional bikain bilakatzen lagunduko dizun nazioarteko esperientzia eskuratzeko.

GLOBAL TRAINING 2024 beka programak Euskadiko gazteen nazioarteko prestakuntza eta mugikortasuna ahalbidetzea du helburu, eta horretarako, gazteek euren profil akademikoari lotutako jarduerak eta proiektuak egiten dituzte atzerrian lanbide-esperientzia irabazteko eta bere lanbiderako oso baliagarriak izan daitezken ezagutzak, kontaktuak eta tresnak eskuratzeko.

Badakigu mundu global honetan gero eta garrantzitsuagoa dela nazioarteko ingurune eta merkatuetan moldatzeko gai izatea. Horregatik, programa honek hasierako prestakuntza eskaintzen du, bai eta 6-12 hilabete arteko praktikaldi bat atzerriko enpresa eta antolakundeetan, bekadunek esperientzia profesionala eskura dezaten nazioarteko inguruneetan.

Epeak

Hasiera data: Laster
Amaiera data:
Zehaztu gabe

Aurreko edizioko zifrak

0

Egindako eskaeren kopurua

0

Onartutako beka kopurua

0

Guztira emandako diru-laguntza

Zer eskaintzen du?

GLOBAL TRAINING bekek eskaintzen dizute

norentzat

Gazte hautagaientzat


  • Aukera paregabea nazioarteko lan-esperientzia baliotsua eskuratzeko, profesional gisa nabarmendu zaitezen zure sektorean.
  • Hillean 1.635 euroko 6 hilabetetan finantzaketa pertsonako joan-etorri eta mantenimendu gastuak ordaintzeko.
  • Nazioartekotze arloko prestakuntza, 40-60 ordu bitarteko doako ikastaroa.
  • Aukera bikaina beste erakunde batzuen kulturak ezagutzeko eta networking-sare bat sortzeko nazioarteko profesionalekin.

norentzat

Erakunde kolaboratzaileentzat


  • Programaren kudeaketatik eratorritako kostuetarako laguntza.
  • Erakunde kolaboratzailearen konpromiso sozialari ikusgarritasuna ematea nazioarteko talentuaren sustapen arloan.
Zertan laguntzen dizu?

GLOBAL TRAINING bekek laguntza emango dizute

  • Enpresa eta erakunde nazioartekotuetan praktikak egiteko.
  • Zure prestakuntza osatzeko, zure profil akademikoari lotutako jarduera eta proiektuak garatuz.
  • Nazioarteko lan-esperientzia eskuratzeko.
  • Pertsona eta profesional gisa hazteko, antolaketa-kultura eta -errealitate berriak ezagutzea eta horietara egokitzen ikasteko.
  • Atzerriko praktikaldiaren gastuak ordaintzeko.
  • Zure karrera profesionala indartzeko lagungarri izango den Nazioarteko networking-sare bat sortzeko.
  • Etorkizuneko nazioartekotze-profesionalen talentua bultzatzen laguntzeko zure ikusgarritasuna handitzea.
Norentzat da?

Nahi duzu zure prestakuntza osatzea eta praktikak egitea atzerrian?

Itzal handiko profesional bezala itzuliko zara etxera, zabalik izango dituzularik lan-merkatuko ateak.

Goi-mailako unibertsitate titulua edo lanbide heziketako goi-mailako gradua baduzu, 2024ko urtarrilaren 1ean 30 urte baino gutxiago badituzu, Euskadin bizi bazara eta ingelesa menderatzen baduzu, laguntza hau jaso dezakezu.

Ba al dago betekizunik erakunde kolaboratzaileentzat?

  • Dagokion erregistroan eratuta egotea deialdiaren itxiera-data baino gutxienez 2 urte lehenago, eta bere jarduera-eremua Euskadin izatea.
  • Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitateko edo goi-mailako lanbide heziketako prestakuntza-jardueretan, edo/eta esperientzia izatea gazteak nazioartekotze arloko etorkizuneko profesional bihurtzeko trebakuntzan.
  • Nazioarteko sare bateko kide izatea edo hitzarmenak edo lankidetza akordioak sinatu izana atzerriko beste erakunde batzuekin, horrela bermatzeko gazteek aukera izango dutela praktikak egiteko programa honek ezarritako terminoetan.

Euskal ekonomiaren nazioartekotzea bultzatzeko, gehiago eta hobeto trebatutako gazteak beharko dira, gai direnak aldaketetara irekita dagoen gizarte jasangarriago bati aurre egiteko

GLOBAL TRAINING nazioarteko beken programa Euskadiko hainbat erakunderen lankidetzaren bidez antolatzen da. Erakunde horien ardura da deialdi-prozesua bideratzea eta hautagaiak aukeratzea.

Erakundeen ardura da atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egiten ari diren pertsonei prestakuntza praktikoa eskaintzea eta beka jasotzen duten pertsonen jarraipena egitea.

  • UPV - EHU
  • Garapen
  • Cámara de Álava
  • Cámara Bilbao
  • Cámara de Gipuzkoa
  • Fomento San Sebastián
  • HABIC eta IDARTE Klusterra
  • Fundación Novia Salcedo
  • Ikaslan
  • AFM
  • Confebask
  • Adegi
  • Txorierri Politeknikoa
  • Hetel
  • Eskatu hemen

    Global Training programak aukera paregabea eskaintzen die gazteei euren prestakuntza osatu dezaten nazioarteko enpresa batean praktikak eginaz

    Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


    • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

    Laguntza eskatu nahi duzu orain?

    Global Training beken programan interesatuta dauden profesional gazteek aukeratutako erakunde kolaboratzaileen bitartez egin beharko dute euren eskaera.

    Zalantzaren bat duzu?

    Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

    Deitu 900 929 393-ra

    Lotutako laguntzak

    Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu