Enpresentzako 5G programa 2021


Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.

Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna 5G teknologian oinarritutako konponbideak ezarriz

Enpresentzako 5G programa 2021

1,7 milioi euro gure enpresa-sarean 5G teknologia txertatzen laguntzeko.

 

2021eko Enpresentzako 5G programak helburutzat du babesa ematea 5G teknologiak ezartzeko proiektuei, baldin proiektu horiek xedetzat badute 5G teknologiak azkarrago txertatzea gure enpresa-sarean eta produkzio- nahiz zerbitzu-ekonomiaren trantsizio digitala ahalbidetzea. Asmoa da orobat 5G teknologiak EAEko enpresetan ezartzeko proiektu horiek demostrazio-balioa izan dezatela eta aukera eman dezatela Euskadin horrelako teknologien eskaintza eta eskaera aktibatzeko eta, bide horretatik, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Laguntza programa honen onuradun izan daitezke jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiak, edozein dela ere euren jarduera edo enpresaren tamaina. Programak eginiko gastu eta inbertsioen % 75erainoko dirulaguntza ematen du, 100.000 euroko mugarekin enpresa eta urte bakoitzeko.

Zalantzak badituzu

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

 

Jarri harremanetan gurekin

T.: 900 929 393
email info@spri.eus

Enpresentzako 5G programak eskaintzen dizu

Itzuli beharrik gabeko 100.000 eurorainoko dirulaguntza enpresa eta urte bakoitzeko, 5G teknologia ezartzeko.

Aukera 5Gn oinarritutako teknologia berrietan inbertitzeko, eta horrela produktibitatea hobetzeko.

Laguntza 4.0 Industriaren teknologiekin lotutako proiektuetan 5G sareak ezartzeko.

Barruan sartzen dira 5G sareak ezartzeko aholkularitza- eta ingeniaritza-gastuak.

Enpresentzako 5G programak laguntzen dizu

  • 5G sareak ezartzen sentsorikan, haririk gabeko komunikazioetan eta produkzio-lantegietako datuen prozesamenduan.
  • 5G sareak aprobetxatzen 4.0 Industriako teknologiekin (Zibersegurtasuna, Ikusmen Artifiziala, Robotika Kolaboratiboa, e.a.) lotutako proiektuetan.
  • 5G teknologia aprobetxatzen duen Hardwarea edota Softwarea erosteko gastu eta inbertsioei aurre egiten.
  • 5G sareak erabiltzen energia- eta ingurumen-trantsiziorako proiektuetan, horrela energia-kontsumoa edo -eraginkortasuna hobetzeko.
  • 5G proiektuko telekomunikazio-zerbitzuekin lotutako gastu eta inbertsioei aurre egiten.
  • 5G sareak ezartzen trantsizio sozio-sanitarioarekin lotutako proiektuetan (Anbulantzia Konektatua, Urruneko ebakuntzak, e.a.).

Zure enpresak laguntza hau jaso dezake

Laguntza hau jaso dezakete enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisiko eta juridikoek, edozein izanik enpresaren tamaina, baldin 5G teknologia erabiltzen duten proiektuak aurkezten badituzte.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza bat emango dizugu, 5G sareak ezartzeko eta teknologia horren erabileran oinarritutako ekoizpen-proiektuak garatzeko gastu eta inbertsioaren %75eraino ordaintzeko.

Uste duzu 5G sareek ekoizpen-hobekuntza handia ekar diezaioketela zure negozioari?.

12 hilabete izango dituzu 5G sareak ezartzeko edo teknologia horren erabilpenean oinarritutako proiektuetan inbertitzeko.

Hobetu zure enpresako produkzioa 5G sareak ezarriz eta erabiliz.

Bete zure eskaera Enpresentzako 5G Programako laguntzak eskuratzeko.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu
Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua