Enpresa Digitala zentroak


Euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen dugu tresna digitalak erabiliz

Enpresa Digitala zentroak

Informazio Teknologiei buruzko prestakuntza -eta hedapen-jarduerak antolatzen ditugu, eta lehentasuna ematen diegu joeratzat hartzen direnei, besteak beste hauei: 5G, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Biki Digitalak, Marketin Digitala eta Machine Learning.

 

Enpresa Digitala Zentroen jarduera enpresa arlora eta arlo profesionalera zuzentzen da nagusiki, arreta berezia eskainiz euren negozio-prozesuetan EIKT berriak aplikatu nahi dituzten ETEei.

Enpresa Digitalaren helburua da enpresa-lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea EIKT gorakorrak erabiliz, eta baita ere negozio digital berriak garatzen laguntzea, hazkunde ekonomikorako faktore bereizgarria diren aldetik.

Enpresa Digitalak sentsibilizazio- eta dibulgazio-ekintzak garatzen ditu EIKTen erabilera sustatzeko Enpresa Digitala zentroen  (4 dira)  bitartez. Miramon Enpresa Digitala (Gipuzkoa) 2001eko apirilean inauguratu zen ekimen honen esperientzia pilotu gisa. 2002an hainbat urrats eman ziren Bizkaia Enpresa Digitala eta Araba Enpresa Digitala martxan jartzeko, lehenengoa Zamudioko Teknologi Parkean eta bigarrena Miñaoko Teknologi Parkean. Horiez gain, bada baita ere Garaia Enpresa Digitala zentroa, Garaia Berrikuntza Gunean kokatua dagoena.

Zalantzak badituzu

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

 

Jarri harremanetan gurekin

T 900 929 393
email info@spri.eus

Enpresa Digitala programak eskaintzen dizu

Aukera teknologia digitalei buruzko ezagutzak hobetu eta zure enpresan aprobetxatzeko.

Aukera zure produktu eta zerbitzuen garapena eta lehiakortasuna hobetzeko, produktu eta zerbitzu horiek ingurune digitalera egokituz.

Erraztasunak negozio digital berriak sortzeko, gaitasuna eta laguntza emanez profesionalei.

Besteak beste, Enpresa Digitalak:

  • Prestakuntza/hedapen-ikastaroak, mintegiak eta jardunaldiak antolatzen ditu.
  • Aholkularitza ematen du enpresan informazio teknologiak ezartzearekin lotutako laguntza eta dirulaguntzei buruz.
  • Laguntza ematen dio enpresa sektoreari proiektu bateratuak garatuz.
  • Tutoretza eta laguntza eskaintzen die ekintzaileei euren enpresa-proiektua definitu eta abiarazteko.
  • Askotariko tresnak eskaintzen ditu diagnostiko eta plangintza digitala egiteko.

Zure enpresak ekimen honetan parte har dezake

Enpresa Digitala enpresa arlora eta arlo profesionalera zuzentzen da nagusiki, arreta berezia eskainiz euren negozio-prozesuetan informazio eta komunikazio teknologia berriak aplikatzen hasi nahi duten enpresa txiki eta ertainei, bai eta Interneten erabilpen intentsibo eta estentsiboan oinarritutako negozio-ideia bat garatu nahi duten ekonomia berriko ekintzaileei

Enpresa Digitala zentroek espazio eta bitarteko tekniko aproposak eta giza baliabide egokiak dituzte enpresa arloko eskaera desberdinei erantzuteko.

Enpresa Digitala ekimenaren bidez euskal enpresaria babesten dugu bere negozioan informazio eta komunikazio teknologiak sartu ditzan eta era sostengarrian erabil ditzan, horretarako behar dituen orientazioa, prestakuntza eta baliabideak eskainiz.

Kontsultatu orain ikastaroen eskaintza, eta atera probetxua tresna digitalei.

Ikastaro guztiak onlineko formatuan egiten dira zuzeneko streaming interaktiboa erabiliz. Eman izena orain.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu
Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua