Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Elkartek

ZTBESeko agenteek industria adimendunaren, energiaren eta osasunaren arloetan eginiko elkarlaneko ikerketa babesten dugu

Elkartek 2024

44M € laguntzatan, ZTBESeko agenteek elkarlaneko ikerketa egin dezaten Industria Adimendun, Energia eta Osasuna bezalako arlo estrategikoetan.

Elkartek 2024 elkarlaneko ikerketarako laguntzen programaren helburua da, lankidetzarako oinarrizko ikerketa-proiektuak, industria-potentzial handiko ikerketa eta interes bereziko beste ekintza osagarri batzuk sustatzea, industria adimendunaren, energia garbien eta osasun pertsonalizatuaren arloetan lehiakortasuna hobetzeko.

Epeak

Hasiera data: 2024-01-12
Amaiera data:
2024-03-07, 23:59retan

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Dirulaguntza ez itzulgarriak izango dira, eta hiru motatako proiektuentzat eskainiko dira:

Elkarlaneko Funtsezko Ikerketa-proiektuak


ZTBESeko agenteek garatutako proiektu estrategiko eta berritzaileak dira, baliagarriak industria adimendun, energia eta osasun arloetako ezagutzak zabaltzeko.

  • Aurrekontu totala: 1M€ gutxienez
  • Partaide bakoitzeko aurrekontua: Gutxienez 50.000€/urtean
  • 8 partaide gehienez
  • 3 partaide gutxienez
  • Urte anitzekoak izan daitezke

Industria-potentzial handiko Ikerketa-proiektuak


Funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo ikerketa industrialekoak dira, ZTBESeko enpresetako I+G unitateek zuzenduak, trakzio-indar handikoak eta ahalmen handia dutenak merkatura iristeko.

  • Aurrekontu totala: 200.000€ gutxienez.
  • Partaide bakoitzeko aurrekontua: Gutxienez 50.000€/urtean
  • 8 partaideraino
  • Urte anitzekoak izan daitezke

Interes bereziko ekintza osagarriak


Eskaintza-eskariko bitartekaritza organismoek eta ZTBESeko zabalkunde organismoek esklusiboki garatutako eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritza-proiektuak dira, besteak beste, hauek:

  • Prospekzio eta zaintza arloko azterlanak
  • I+G+B-ko proiektuetarako elkarlana eta aholkularitza bultzatzeko jarduerak
  • Proiektuei lotutako I+G+B-ren kudeaketa eta transferentzia
  • Funtsezko ikerketaren eta ikerketa industrialaren arloko proiektuei loturiko nazioartekotze jarduerak

Aurreko edizioko zifrak

0

Aurkeztutako proiektuak

0

Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuak (Onartuak)

0

Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak (Onartuak)

0 M€

2023ko urteroko laguntzak

0 M€

2024ko urteroko laguntzak

Finantzatutako proiektuek 41 milioi euroko laguntza izan zuten 2023erako. Horrela, elkarlaneko oinarrizko ikerketa-proiektuek 38,5 M €ko diru-laguntza izan zutenindustria-potentzial handiko ikerketa-proiektuek, berriz, 2,2 M €koa; eta interes bereziko ekintza osagarriek, 0,3 M €koa.

Onartutako proiektuek aurrera egiten dute ezagutzaren sorkuntzan teknologia hauek garatzeko:

01_Material aurreratuak
Ikerketa hurrengo eremuetan: gainazal eta material funtzional berriak formulatzeko eta garatzeko, konpositeak, material hibridoak eta biobasatuak, karakterizazio eta analisi teknikak, modelizazioa eta simulazio aurreratuak, gainazalen tratamendurako teknologia berriak eta nanomaterialak.

02_Adimen artifiziala eta data science
Ezagutza berria sortzea datuen prozesamendu aurreratuan, modelizazioa eta ikaskuntza hibridoa, ereduak bistaratzeko tekniken ikerketa, esplikagarritasunean, trazabilitatean, autoikaskuntzan, machine learning eta deep learning, bai Edge-n, bai cloud-ean, transfer learning, federated learning, sistema konplexu aldagarrien sare neuronalak.

03_Konektibitatea eta sistema ziberfisikoak
Sentsore moldakor eta malguko ikerketa, IoT-rentzako hari gabeko komunikazioak, sistema desberdinekiko komunikazio-protokoloen ikerketa, aplikazio berrietarako arkitektura txertatua, zibersegurtasuna.

04_Teknologia kuantikoak
Konputazio kuantikoa.

05_Funtsezko teknologiak
Hidrogenoaren ekonomia bultzatzeko.

06_Bioteknologia eta genetika
Ezagutza berria sortuz, botikak garraiatzeko eta askatzeko tresnei buruz, jomuga terapeutiko berrien sorkuntzan eta medikuntza pertsonalizatuan.

Zer eskaintzen du?

Elkartek eskaintzen dizu

Laguntza ZTBESeko agenteekin funtsezko elkarlaneko ikerketa garatzeko.

Laguntza industria-potentzial handiko elkarlaneko ikerketan.

Laguntza eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritzan.

Zertan laguntzen dizu?

Elkartek programak lagunduko dizu

  • Ezagutzaren sorkuntzan aurrera egitea 2030erako ZTBPren lehentasunezko eremuetan.
  • Zuzeneko zein zeharkako ikerketa-jardueran diharduten langileen gastuetan.
  • Ikerketa-jardueratik zuzenean eratorritako beste gastu batzuetan (materialak, bidaiak, auditoretza, etab.).
  • I+G-ko jardueretarako azpiegitura eta ekipoen amortizazio gastuetan.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2024 Araudia
Norentzat da?

Zure ikerketa-proiektuetarako kolaboratzaile bila zabiltza?

  • Zure enpresa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa bat da?
  • Sareko beste agente batzuekin lankidetzan aritu nahi duzu industria adimendunaren, energiaren edo osasunaren sektoreetarako ikerketa proiektuetan?

Laguntza eman nahi dizugu elkarlanean ikertzeko ZTBESeko beste agente batzuekin eta, horrela, gure enpresen lehiakortasuna handitzeko industria adimendun, energia eta osasuna bezalako arlo estrategikoetan.

 

Elkartek 2024 programa da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi ZTBP 2030 Planaren esparruan, esparru estrategikoetan, funtsezko ikerketan eta/edo ikerketa industrialean, lankidetzan oinarritutako ikerketari laguntzea helburua duen tresnetako bat.

 

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Elkartek ‘RIS3 Euskadi’ esparru estrategikoen Ikerkuntza Kolaboratiborako Laguntza Programa da. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteek garatua da. Bere helburu nagusia elkarlanezko ikerkuntza esparru estrategikoetan bultzatzea da, ikerkuntza funtsezkoa zein industriala izan.

Enpresek eurek eta entitate onuradunek, subentzioa jaso dezaketen ezarritako aktibitateak egin behar izango dituzte, eta laguntza behar omen duten proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu. Honez gain, euren tributuen betebeharrez eta Segurtasun Sozialaz arduratu behar dute.

Subentzioa jaso dezakeen zenbatekoak kontratu txikiaren zenbatekoa gainditzen badu, onuradurak gutxienez hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza gutxienez eskatu behar izango ditu; salbu eta zerbitzua eman edo hornitzen duen entitate nahikorik ez balego edota gastua subentzioaren aurretik egin izan balitz.

Bai, EBko barne-merkatuko beste laguntzekin bateragarriak dira.

Kolaborazio efektiboa gutxienez bi parte independenteren arteko kolaborazioa da, ezagutzak edo teknologia partekatzeko, edota zatitutako lanean helburu amankomun bat lortzeko. Barne dauden parteek proiektuaren esparrua definitzen dute elkarrekin, honen aplikazioan laguntzen dute eta arriskuak eta emaitzak partekatzen dituzte.

Eskatu hemen

Lortu oraintxe laguntzak eta inbertitu ikerketan

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Elkartek dirulaguntzak eskuratzeko.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

Telefono zenbakia 900 929 393

Lotutako laguntzak

Zure I+G-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu