Bultzatu 2022

Ukrainako gerrak eragindako eragin ekonomikoa arintzeko beharrezko likidezia lortzea errazten dugu

Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.

Bultzatu 2022

Errusiak Ukrainari egindako erasoaren eraginpeko enpresen bideragarritasuna eta jarraitutasuna bermatzeko 400.000 €arteko diru-laguntzak.

Errusiak Ukraina inbaditu izanak eragindako krisiak inpaktu handia izan du euskal enpresen susperraldi ekonomikoan. Horregatik, ahal den neurrian, gerra honen eragin ekonomikoa arindu nahi dugu, kaltetutako enpresa eta sektoreei lagunduz.

Helburu honekin, Bultzatu 2022 laguntza-programa jarri da abian, 20M €-rekin, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sarea osatzen duten enpresen jarraitutasun ekonomikoa eta etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko behar den likidezia eskuratzea errazteko.

Honela, zehapenek, lehengaien eta garraioen kostuak handitzeak, hornidura-katea eteteak edo indarrean dauden proiektuak eta/edo kontratuak eteteak eragindako industriarekin zerikusia duten enpresek 400.000 €rainoko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, gerra honen eragin ekonomikoa arintzeko.

Beharrezkoa den likidezia edukitzeak aldea markatu dezake zure jarduerarekin jarraitu ahal izateko eta zure enpresaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko, Ukrainako gerrak eragindako kostuen igoeraren inpaktua murrizteko aukera emanez.

Epeak

Hasiera data: 2022-07-27
Amaiera data:
2022-09-30, 15:00retan
Zer eskaintzen du?

Bultzatuk eskaintzen dizu

400.000 €arteko diru-laguntza edo gerrak 2021arekin alderatuta eragindako kostuen igoeraren % 50

Helmugara iritsi ezin diren eta/edo bertan behera uzten diren eskaerek eragindako galerak murriztea

Lehengaien prezioen eta garraio-kostuen igoeren eragina pairatzen laguntzea

Ukrainako gerrak eragindako euskal enpresen jarraipena eta etorkizuneko bideragarritasuna bermatzea

Zertan laguntzen dizu?

Bultzatu laguntzak emango dizu

  • Lehengaietan eta garraioetan izandako igoera handien eragina arintzea.
  • Hornidura-katearen etendura fisikoei eta abian diren proiektu eta kontratuei aurre egitea.
  • Errusiari eta Bielorrusiari Europar Batasunak ezarritako zehapenei edo kontrako norabidean ezarritako kontra-zehapenei aurre egiteko laguntza ekonomikoa.

Ezagutu xehetasunez programa hau

Araudia
Norentzat da?

Ukrainako gerrak eragindako krisiaren eragin ekonomikoak kaltetutako enpresentzat

Euskadin kokatuta dauden edo ekoizpen-planta bat duten industria ETE eta enpresa handi guztiek jaso ahal izango dute diru-laguntza kasu hauetakoren batean:

  • Lehengaien eta garraioen kostua asko handitu izana 2021arekin alderatuta.
  • Hornidura-katearen edo indarrean dauden proiektu eta kontratuen etenaldi fisikoen eraginpean egotea.
  • Europar Batasunak Errusiari eta Bielorrusiari ezarritako zehapen ekonomikoen edo kontra-zehapenen eragina izatea.

Ukrainako gerrak eragindako zailtasunak arintzen lagunduko dizugu

Gerrak eta zehapen ekonomikoek eragin handia izan dute munduko ekonomian. Honek hainbat motatako arazo ugari dakarzkie euskal enpresei, eta lagundu egin nahi diegu, likidezia, bideragarritasuna eta enpresen jarraitutasuna bermatzeko diru-laguntzak eskuratzeko aukera emanez.

Eskatu hemen

Lortu oraintxe laguntzak eta inbertitu I+G-n

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Bete zure eskaera Bultzatu programako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

Telefono zenbakia 900 929 393

Galdetu hemen
Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu