Barnekintzailetza 2021


Euskal enpresen ekintzailetzako proiektuak sustatzen ditugu eta aholkularitza ematen diegu

Barnekintzailetza 2021

Enpresentzako laguntza negozio berriak garatzeko eta aukera berrietatik sortutako jarduera, produktu eta zerbitzu berrietarantz dibertsifikatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk zuzentzen duten Barnekintzailetza Babesteko ekimena ekintzaileen ekosistemara eta enpresetara zuzentzen da, Arabako eta Gipuzkoako BIC-en,  BIC Bizkaia Ezkerraldearen eta BEAZen bidez. Bere helburua da proiektu tradizionalak eta teknologikoak babestea dibertsifikazio-prozesuetan, horrela, jarduera ekonomiko berria, negozio-ildo berriak eta/edo enpresa berriak sortzen laguntzeko.

Egungoa bezalako krisi eta ziurgabetasun egoeretan, proiektu ekintzaileek eta enpresek aholkularitza eta laguntza espezifikoak behar dituzte; horregatik aktibatu eta indartu ditugu BICek enpresa ekintzaileei eskaintzen dizkieten zerbitzuak.

Zalantzak badituzu

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

 

Jarri harremanetan gurekin

T 900 929 393
email info@spri.eus

Barnekintzailetza Babesteko ekimenak eskaintzen dizu

Aholkularitza, barnekintzailetzako proiektua diseinatzen denetik ezartzen den arte.

Proiektu tradizionalei eta teknologikoei laguntzea dibertsifikazio-prozesuetan.

Langileak gaitzea gauza izan daitezen aukera berriak aprobetxatzeko.

Laguntza espezializatua ematea BIC-en bidez, garapen- eta finkatze-faseak errazteko.

Barnekintzailetza Babesteko ekimenak eskura jartzen dizu

  • Informazioa eta orientazioa beharrezko baliabideak non aurkitu jakiteko.
  • Mentoring-a, barnekintzailetzako proiektua diseinatzeko, eta baita ere aholkularitza, proiektuaren garapen-fase osoan.
  • Azpiegiturak, hots, enpresa-proiektuak kokatzeko espazioen erabilgarritasuna.
  • Prestakuntza, erakundean ekintzailetza-gaitasunak sortzeko, dibertsifikazio-proiektuak kudeatzeko, talentua babesteko edo barnekintzailetzako programa korporatiboak garatzeko.
  • Lankidetza eta networking espazioak enpresen artean, eta baita ere startup eta abarrekin.
  • Kontaktua dibertsifikazio-proiektua garatzeko aplikazio eta teknologia berriak balia ditzaketen euskal startupekin.

Ba al du zure enpresak negozio-aukera berri bat?

Zure enpresak premia badu bere negozio-eredua egungo egoera ekonomikora egokitzeko eta egungo merkatuetan sortzen ari diren aukera berriak baliatzeko, eskatu dezakezu laguntza hau

Lankidetza adimenduneko formula eraginkor bat, sinergia interesgarriak eta onura partekatuak sortzeko.

Barnekintzailetza da finkatuta dauden beste enpresa batzuetan produktu/zerbitzu, proiektu eta negozio berriak garatzen dituzten pertsona ekintzaileen jarduera.

Bultzatu zure enpresa-ideia eta eskuratu aholkularitza eta laguntza espezifikoak

Barnekintzailetza Babesteko programan sartzeko, eskatu elkarrizketa bat Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BICetan.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua