Errusiak gauzatutako Ukraniako inbasioaren ondorioz, merkataritza-trukeetan eragin handia izan duten hainbat zigor ekonomiko ezarri dira. Zehapen hauek buruhauste handia izaten ari dira euskal enpresa askorentzat, beren tamaina alde batera utzita.
Sortutako merkataritza-zailtasunak arintzeko, enpresek zailtasun horiei aurre egiteko behar dituzten lege-aholkularitzako jarduerak diruz laguntzeko 200.000 €-rekin hornitutako Aholku 2022 laguntza-programa abian jarri da.
Horrela, industriarekin zerikusia duten euskal enpresei beharrezko baliabideak eman nahi dizkiegu adituen lege-aholkularitzako jarduerak kontratatu ahal izateko, Errusiari eta Bielorusiari Europar Batasunetik (eta alderantzizko noranzkoan ezarritakoak) ezarritako zehapenen ondorioak arindu ahal izateko, euskal enpresek beren jarduera ahalik eta gorabehera txikienekin garatzen jarrai dezaten erraztuz.
Lege-aholkularitza ona izateak ezberdintasuna eragin dezake zure jarduera ekonomikoarekin jarraitu ahal izateko, nazioarteko zehapenek sor ditzaketen eragozpenak saihestuz.
Adituen lege-aholkularitza jasotzeko 10.000€ edo onartutako aurrekontuaren % 50era arteko diru-laguntzak jasotzea.
Zure jarduerarekin jarraitzeko nazioarteko merkataritzaren arloko lege-aholkularitza aditua izatea.
Inbasioaren ondorioz ezarritako zehapen ekonomikoen ondorioak arintzea.
Ez ordaintzeko edo kontratuak ez betetzeko arriskua saihestea.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Euskadin kokatuta dauden edo ekoizpen-planta bat duten industria ETE eta enpresa handi guztiek jaso ahal izango dute diru-laguntza kasu hauetako bat betetzen bada:
Gerrak eta honek eragin dituen zigorrek eragin handia izan dute ekonomia globalean. Honek hainbat motatako arazo dakartza Euskal enpresentzat, eta bere eragina arintzen lagundu nahi dizugu, laguntza-programa honen bidez finantzatzen dugun lege-aholkularitza espezializatuari esker.
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera Aholku programako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko.