Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

13 iraila, 2017
Smurfit enpresak %10 handitu nahi du Iurretako lantegiko produkzioa

Azken urteotan Smurfit Kappa Nervión enpresak 50 milioi eurotik gorako inbertsioak egin ditu

Iurretako (Bizkaia) Smurfit Kappa Nervión enpresak %10 handitu nahi du bere produkzioa, urtean 160.000 tona paper ekoizteraino. Bizkaiko lantegiak, karft orea eta zakuetarako karft papera ere ekoizten duenak, guztira 151.000 tona paper fabrikatzen ditu urtean eta 4 kontinentetako 40tik gora herrialdetan merkaturatzen du produkzio hori.

 

Azken urteotan Smurfit Kappa Nervión enpresak 50 milioi eurotik gorako inbertsioak egin ditu Iurretan duen lantegian. Besteak beste, aipatzekoak dira argindarra sortzeko turbina berri bat jarri izana eta ore zein paper produkzioko sailetan eginiko hobekuntzak. Azkenak, 2017an bertan inplementatu denak eta 15 milioi eurotik gorako kostua izan duenak, helburutzat du lurrunketa plantaren eta likore beltza berreskuratzeko galdararen produkzio gaitasuna handitzea.

Euskadi eta Gales elkarrekin lankide osasunaren eta bizitza zientzien sektorean

Euskadi eta Galesek lankidetzan dihardute osasunaren eta bizitza-zientzien sektorean, aste honetan...Leer más

Invest in the Basque Country 22 urtarrila, 2021
2020an SPRI Taldeak atzerriko 31 inbertsio erakartzen lagundu zuen

  Iaz SPRI Taldeko Invest in the Basque Country atalak atzerriko 31 inbertsio-proiektu itxi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?