Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

28 Azaroa, 2017
Noatum Container Terminal Bilbao enpresak dagoeneko inauguratu du kamioiak Bilboko Portura sartzeko sistema automatizatua

Sistema berri horri esker, Bilboko Portuko Agintaritzak (BPA) abiarazitako konponbide telematikoen erabilera maximizatuko da

Sistema berri horri esker, Bilboko Portuko Agintaritzak (BPA) abiarazitako konponbide telematikoen erabilera maximizatuko da

 

Noatum Ports taldeko Noatum Container Terminal Bilbao enpresak (Bilboko Portuko edukiontzi-terminalaren emakidadunak) dagoeneko inauguratu du kamioiak terminalera sartzeko sistema automatizatu berria, zeinaren bidez maximizatu egingo baita Bilboko Portuko Agintaritzak abiarazitako konponbide telematiko osagarrien erabilera.

Sarbide berriekin eraginkorragoa izango da edukiontziak jaso eta entregatzeko kudeaketa-lana, nabarmen gutxituko da kamioien itxaronaldia, prozesuaren erabateko kontrola bermatuko da eta denbora errealeko erregistroa egingo da.  Instalazio berriak 7 ate ditu sartzeko eta 3 irteteko. Horrez gain, sarbide zuzen bat gaitu da sarrera-kodea duten kamioientzat.

Behin buru eman ondoren sarbide berrien inbertsio-proiektuari, abian jarriko dira burdinbideen terminala 100 metro handitzeko zabalkuntza-lanak. 4 milioi euro inbertituko dira bi proiektuen artean. Era berean, ekipamendua ere (patioko garabiak eta treneko garabiak) berrituko da eta horrek berekin dakar beste 6 milioi euroko inbertsioa, zeina ezinbestekoa baita etorkizuneko bokazioa duen terminal hori eguneratzeko. Bilboko Portuak 34 milioi euroko inbertsioa konprometitu zuen 2016-2036 epealdirako, eta hortik 10 milioi inguru inbertituko dira 2016-2018 epealdian.

 

La multinacional japonesa SMC inicia una inversión de 20 millones para duplicar el tamaño de su sede de Vitoria
SMC multinazional japoniarrak 20 milioiko inbertsioa hasi du bere Gasteizko egoitzaren tamaina bikoizteko

SMC Corporation multinazional japoniarrak 30 urte daramatza Gasteizen, Jundizko industrialdean....Leer más

SPRI Taldeak Euskadiko automozio sektorean inbertitzeko aukerak aurkeztu dizkie enpresa britainiarrei

  SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, Euskadin ezartzeko interesa duten...Leer más

Basque Trade Chequia Praga
Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuneko euskal ekosistema aurkeztu du Txekian

Eusko Jaurlaritzak “zibersegurtasuneko euskal ekosistema” aurkeztu du Txekian, SPRI Taldeak...Leer más

Arantxa Tapia: “Aurrera egin behar dugu, ez da inbertsioak atzera botatzeko momentua”

Eragile guztiekin lanean ari gara etorkizuneko Industria Plana prestatze aldera. Industria...Leer más

Invest in the Basque Country 29 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mariano Arconadari, Gasteizko Michelin lantegiko zuzendariari

Automozioaren sektorea txakalaldi betean dagoen honetan, Arabako lantegiko (taldeak Europan daukan...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?