Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 abendua, 2017
Ask multinazionalak bultzada bat eman dio Bilboko Portuan duen lantegiari 7 milioi inbertitu ondoren

Arrazoi estrategikoak direla medio, konpainia alemanak Zierbenara (Bizkaia) eramango du Gipuzkoan, Araban eta Kantabrian dauzkan hiru lantegien jarduera

Arrazoi estrategikoak direla medio, konpainia alemanak Zierbenara (Bizkaia) eramango du Gipuzkoan, Araban eta Kantabrian dauzkan hiru lantegien jarduera.

 

Ask Chemicals konpainiak –izen bereko talde alemaneko filiala- lantegi berria jarri du martxan Bilboko Portuan. Lantegi horretan kontzentratuko du lehen Idiazabal (Gipuzkoa) eta Artziniegako (Araba) lantegietan garatzen zuen jarduera, eta aurrerago, horraxe eramango du baita ere erretxin-produkzioa, gaur egun Castro Urdialesen (Kantabria) egiten dena.

 

Ask enpresak galdaragintzarako materialak ekoizten eta banatzen ditu, batez ere erretxinak eta margoak, gero industria eolikoan eta automozioan erabiltzen direnak.

 

Konpainiak azaldu duenez, momentuz 7 milioi euroko inbertsioa egin behar izan du jarduera osoa lantegi berrira eramateko, eta aurrerago beste 3 milioi inbertitu beharko ditu Castroko produkzioa Bilboko Portura eramateko.

Invest in the Basque Country 29 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mariano Arconadari, Gasteizko Michelin lantegiko zuzendariari

Automozioaren sektorea txakalaldi betean dagoen honetan, Arabako lantegiko (taldeak Europan daukan...Leer más

Invest in the Basque Country 30 urtarrila, 2020
Aeronautikaren euskal sektorea indartuko duen prentsaketa-lantegi berria Abanton (Bizkaia)

Arantxa Tapia sailburua ITS Bilbao enpresaren lantegi berriaren irekiera-ekitaldian izan da....Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?