Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Enpresa Zibersegurtasuna

Industriak enpresa seguruak beharko ditu etorkizunean

Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.

Enpresa Zibersegurtasuna 2024

Zibersegurtasunerako laguntzak, euskal enpresak zibererasoen eta informazio sentikorraren lapurreten aurrean babesteko, hornitzaile espezializatuen laguntzarekin.

Industria adimendunerantz egindako eraldaketak eta honek dakarren konektibitateak agerian uzten dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela Euskadiko industria-enpresak gero eta hobeto prestatuta egon daitezen eraso zibernetikoei aurre egiteko, eta mehatxu hauen aurrean beren datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten.

Zibersegurtasuneko espezialisten ustez, erakundeek sareko konexioekiko duten esposizioa handitzeak eragindako zibersegurtasuneko intzidenteen hazkunde esponentziala emango da datozen urteetan. Konektibitatearekiko mendekotasun hori bizi dugun eraldaketa digitalaren ondorioa da, eta pandemiaren ondorioz bereziki areagotu da. Ondorioz, funtsezkoa da hackerrek ustiatu ditzaketen zibersegurtasun-akatsik ez dagoela bermatzea, adibidez, hornidura-katean edo gure lehiakortasunerako funtsezkoak diren beste elementu batzuetan.

Arrazoi hauengatik, eta Euskadiko industria-sektorearen zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatzeko, Zibersegurtasun Industriala programak itzuli beharrik gabeko 23.000 € diru-laguntzak eskaintzen ditu enpresa eta urte bakoitzeko.


Aprobetxatu zure enpresaren zibersegurtasuna aztertuko duen hornitzaile espezializatu bat izateko aukera, eta prestatu zure neurrirako ekintza-plan bat zibererasoen edo datu-filtrazioen aurrean babestuta egoteko.

Epeak

Hasiera data: Laster
Amaiera data:
Zehaztu gabe

Gure zibersegurtasun-programei esker:

+ 0

Enpresa babestuta

0 milloi

Dirulaguntzatan

0 milloi

Inbertsio mobilizatuta

En los últimos 7 años hemos aprobado más de 900 proyectos. Reflejando un crecimiento constante y un compromiso sólido con la innovación, contribuyendo así a que Euskadi sea región de alta innovación.

Zer eskaintzen du?

Zibersegurtasun Industriala programak eskaintzen dizu

Zibersegurtasuneko ekintza-plan pertsonalizatu bat aztertu eta prestatzen lagunduko zaituen hornitzaile espezializatu bat izatea.

Zibersegurtasun-maila ikuskatu eta erabiltzen edo garatzen duzun software industrialaren urrakortasunak aztertzea.

Informazio estrategikoa edo sentikorra sekurizatzea, hala nola datuak edo jabetza intelektuala.

Zure enpresaren komunikazioak monitorizatu babes-gailuen bidez.

Zertan laguntzen dizu?

Zibersegurtasun Industriala programak laguntza ematen dizu

  • IT/OT (Information Technology/Operational Technology) ingurunearen segurtasuna indartzea, babes-sistemak integratuz.
  • Lantegiko ekipo industrialetara sartzeko balio duten urruneko sarbideak segurtatzeko eta mantenimendu-, kontrol- eta kudeaketa-lanetarako.
  • Kanpoko erasoak simulatzea eta barne-profilak ikuskatzea, datuetarako sarbide-maila desberdinen segurtasuna bermatzeko.
  • Produkzio-lantegietako software industrialaren segurtasuna ebaluatzeko eta hobetzeko.
  • Egungo egoera diagnostikatzeko eta zibersegurtasuna hobetzea helburu duen ekintza-plan bat garatzeko.
  • Zibersegurtasun industrialeko estandarrak eta araudiak betetzeko.
  • Perimetroko segurtasun gailuak eta beste gailu industrial batzuk monitorizatzeko.
  • Negozioaren lehiakortasunari eta jasangarritasunari lotutako informazio estrategikoa edo garrantzitsua babesteko.
  • Beste proiektu batzuk inplementatzeko, helburutzat harturik enpresa industrialen zibersegurtasun-maila esanguratsuki hobetzea eta gerta daitezkeen eraso-mota desberdinekiko arriskua eta ahultasuna murriztea.
  • Langileen zibersegurtasunaren arloko formakuntza handitzea.
  • DPZen erreplikazioa, zibererasoen aurreko kontingentzia-plan bat garatzeko, enpresaren jarraipena bermatu ahal izateko.
Norentzat da?

Zure enpresak laguntza hau jaso dezake

Zure datuen segurtasunak kezkatzen zaitu? Industri arloko enpresa bat edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta zerbitzu logistikoak eskaintzen dituen enpresa bat zara eta egoitza Euskadin duzu?

Zibersegurtasuna dagoeneko ez da aukera bat, baizik eta ezinbesteko baldintza bat merkatu global eta digitalizatu batean lehiatu nahi duen edozein enpresarentzat. Ez utzi zure enpresa arriskupean, blindatu ezazu.

Ohiko galderak

Ohiko galderak

“Bai, hardware edo/eta softwarerako gehienezko zenbatekoa 14.400 € da, eta aholkularitza edo/eta ingeniaritzako gastuetarako gehienezko zenbatekoa, 18.000 €”.

Bai, enpresa onuradun bakoitzeko urteko gehieneko diru-laguntza diruz lagun daitezkeen bi jarduera egiteko erabiliko da, eta, beraz, erakunde bakoitzeko bi eskabide onartuko dira gehienez.

Bai, baldin laguntza guztien baturak ez badu gainditzen proiektuaren kostu osoa.

Enpresa onuradun bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 23.000 eurokoa da, eta proiektu bat baino gehiagorentzat izan daiteke

Dirulaguntzaren onuradunak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa denean (BEZ gabe). Eskaintza horiek espedienteko dokumentazioari atxikiko zaizkio, eta dagokien erantzukizunezko adierazpenean adieraziko dira.

Eskatu hemen

Eskuratu orain zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzeko laguntzak

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Zibersegurtasun Industriala programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

Telefono zenbakia 900 929 393

Lotutako laguntzak

Zure Digitalizazioa-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu