Innobideak Pertsonak


Helburutzat du langileen enpresako parte hartzea bultzatzea eta langileek lotura estuagoa izan dezatela enpresako ezagutza eta emaitzekin

Innobideak Pertsonak

Aurrera egiteko gardentasun, konfiantza, ekitate, egonkortasun eta barneko lankidetza handiagoan oinarritutako enpresa-ereduetarantz

Programa honek indartu egiten du langileek enpresan duten parte-hartzea. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen dizkie euskal enpresei, aurrera egin dezaten pertsonen kudeaketarako eta enpresako kudeaketaren edo jabetzaren ondorengotza planifikatzeko eredu berrietarantz. Gainera, aukera ematen du lantaldeek teknologia berriak eta 4.0 industria txertatzeko behar dituzten gaitasunak identifikatzeko.

Innobideak Programa sortu zen premia ikusi zelako euskal enpresen lehiakortasuna mantentzeko, batez ere ETEena. Helburu hori lortu nahian, laguntza emango zaie COVID-19aren ondorengo egoerak dakartzan erronkei aurre egin eta oinarri sendo batzuk ezartzeko, euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen testuinguru disruptibo batean.

Zalantzak badituzu

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

Jarri harremanetan gurekin

Téléfono 902702142
email info@spri.eus

Innobideak pertsonak programak eskaintzen dizu

Gastuen % 60ko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza

 

 

Zure Talka-plana martxan jartzeko laguntza

 

Pertsonak inplikatzea konpainiaren kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan

Langileek behar dituzten gaitasunak identifikatu eta lehenestea

Innobideak pertsonak programak lagunduko dizu

  • Covid-19aren krisiari aurre egiteko Talka-planetik eta Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-planetik eratorritako ekintzak ezartzen.
  • Langileen kudeaketarako ereduak garatzen, eredu horien bidez gardentasun eta konfiantza handiagoa bultzatzeko langileen eta enpresaren jabeen artean
  • Parte-hartze kanalak irekitzen, langileen arteko barne-kolaborazioa handitzeko eta enpresaren emaitzekin eta egonkortasunarekin duten lotura estutzeko
  • Ondorengotza ordenatua planifikatzen konpainiaren kudeaketan edota jabetzan.
  • Lantaldeek 4.0 Industriako teknologia berri eta bideratzaile digitalak txertatzeko behar dituzten gaitasunak identifikatzen eta lehenesten

Ezagutu xehetasunez
programa hau

 

Zure enpresak laguntza hau jaso dezake

Industria-enpresa bat edo IKTen sektoreko enpresa bat zara?
Industria sortzaile bat (moda, diseinu industriala…) zara?
Logistikan lan egiten duzu, baina ez garraioan?
Euskadin zaude eta gutxienez 10 langile dituzu?

Jarri martxan COVID-19ari aurre egiteko talka-plana

Guk ordainduko dizugu pandemiaren ondoren sortutako egoera berri honi aurre egiteko behar duzuna. Talka-plan bat beharko duzu, eta Innobideak Lehiabiderekin definitu dezakezu talka-plan hori.

Innobideak programak 3 laguntza eskaintzen ditu helburu desberdinekin. Aukeratu zurea.

Innobideak Lehiabide

Laguntzen dizu egoera berri honi aurre egiten talka-plan batekin, zeinaren bitartez negozio-eredu berriak eta berrikuntza-proiektuak garatuko dituzun eta, funtsean, zure enpresaren tamaina handituko duzun.

// Hemen zaude. Eskatu orain

Innobideak Pertsonak

Aukera ematen dizu talka-planak eskatzen dituen ekintzak martxan jartzeko eta, batez ere, helburutzat du langileen enpresako parte-hartzea bultzatzea eta langileek ezagutzarekin eta emaitzekin duten lotura indartzea.

// Eskuratu laguntza hau

Innobideak Kudeabide

Kudeaketa, estrategiak eta potentzial berritzailea hobetu behar duten enpresa sendoagoentzat.

// Eskuratu laguntza hau

Lortu orain langileek zure enpresan duten parte-hartzea handitzeko laguntza.

Bete zure eskaera Innobideak Pertsonak programako dirulaguntzak lortzeko.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu.

Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua.