Innobideak Lehiabide


Produktuan, prozesuan, merkatuan eta antolakuntzan berritzeko eta negozio-eredu berriak garatzeko proiektuak

Innobideak Lehiabide

Ekintzak definitu, aztertu eta diseinatzea euskal enpresak tamainaz handitzeko.

Programa honen helburua da enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzea, produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazio handiagoa lortzeko balioko duten proiektuak bultzatuz.

Innobideak Programa sortu zen premia ikusi zelako euskal enpresen lehiakortasuna mantentzeko, batez ere ETEena. Helburu hori lortu nahian, laguntza emango zaie COVID-19aren ondorengo egoerak dakartzan erronkei aurre egin eta oinarri sendo batzuk ezartzeko, euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen testuinguru disruptibo batean.

Zalantzak badituzu

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

Jarri harremanetan gurekin

Téléfono 902702142
email info@spri.eus

Innobideak Lehiabide programak eskaintzen dizu

Gastuen % 50eko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza

 

 

Talka-plan baten edo Negozioaren Jarraipen- nahiz Berrabiarazte-plan baten diseinua

 

Zure enpresaren tamaina handitzea negozio- eta lankidetza-eredu berrien bitartez

Berrikuntza produktuan, prozesuan, antolakuntzan edo merkatuan

Innobideak Lehiabide programak lagunduko dizu

  • Talka-plan bat eta Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-plan bat egiten eta ezartzen, Covid-19aren krisiari aurre egiteko.
  • Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzen, kontzeptualizatzen eta haien bideragarritasun azterketak egiten.
  • Funtzionaltasun berriak diseinatzen enpresako produktu edo zerbitzuentzat.
  • Lehendik erabiltzen diren materialak propietate hobetuak dituzten material berriez ordezkatzeko aukera aztertzen.
  • Erosketa- eta hornikuntza-metodoak edo banaketa-sistemak eta sistema logistikoak diseinatzen eta martxan jartzen.
  • Hobekuntzak egiten fabrikazioan edo salmenta ondorengo zerbitzuarekin eta mantenimenduarekin lotutako prozesuetan.
  • Berrikuntzak txertatzen prezioak ezartzean eta bezeroaren onlineko esperientzian.
  • Produktu edo zerbitzuak sustatzeko metodo berriak erabiltzen egungo merkatuetan edo merkatu berrietan.
  • Ezagutza kudeatzeko, barne-antolakuntzarako edo telelanerako sistema berriak ezartzen.
  • Negozio-eredu berriak eta barnekintzailetzako estrategiak sortzen eta startup-ekin kolaboratzen.
  • Enpresaren tamaina handitzeko operazioak (enpresak erostea, bat-egiteak, joint ventures direlakoak…) egiten.
  • Hornikuntza-katearen kudeaketarako sistema berri bat diseinatzen eta ezartzen edo enpresen eta euren bezero eta hornitzaileen arteko kolaborazioa bideratzeko beste proiektu batzuk diseinatzen eta abiarazten.

Ezagutu xehetasunez
programa hau

 

Zure enpresak laguntza hau jaso dezake

Industria-enpresa bat edo IKTen sektoreko enpresa bat zara?
Industria sortzaile bat (moda, diseinu industriala…) zara?
Logistikan lan egiten duzu, baina ez garraioan?
Euskadin zaude eta gutxienez 10 langile dituzu?

*Talka-plan bat edo Hasierako kontraste bat egina izan behar duzu gure agenteekin. Innobideak Lehiabiden eska dezakezu

Prestatu COVID-19ari aurre egiteko zure talka-plana

Gure teknikariek Talka-plan bat eta Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-plan bat prestatzen lagunduko dizute, zure enpresak aurre egin diezaion pandemiaren ondoren sortu den egoera berri honi

Innobideak programak 3 laguntza eskaintzen ditu helburu desberdinekin. Aukeratu zurea.

Innobideak Lehiabide

Laguntzen dizu egoera berri honi aurre egiten talka-plan batekin, zeinaren bitartez negozio-eredu berriak eta berrikuntza-proiektuak garatuko dituzun eta, funtsean, zure enpresaren tamaina handituko duzun.

// Hemen zaude. Eskatu orain

 

Innobideak Pertsonak

Aukera ematen dizu talka-planak eskatzen dituen ekintzak martxan jartzeko eta, batez ere, helburutzat du langileen enpresako parte-hartzea bultzatzea eta langileek ezagutzarekin eta emaitzekin duten lotura indartzea.

// Eskuratu laguntza hau

Innobideak Kudeabide

Kudeaketa, estrategiak eta potentzial berritzailea hobetu behar duten enpresa sendoagoentzat.

// Eskuratu laguntza hau

 

Lortu orain enpresaren kudeaketa, estrategiak eta potentzial berritzailea hobetzeko laguntza.

Bete zure eskaera Innobideak Lehiabide programako dirulaguntzak lortzeko.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu.

Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua.