Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
12 apirila, 2017

Zer egin komunikazio plan bat arin prestatzeko

Tailerra Outreach Tool kode irekiko metodologian oinarritzen da.

SPRI Taldeak tailer bat antolatu du onlineko eta offlineko estrategia bat diseinatzeko.

 

Gaur egun milaka kanal dauzkagu gure mezuak balizko bezeroei edo erabiltzaileei helarazteko. Baina ezertan hasi baino lehen, argi izan behar dugu zein mezu komunikatu nahi dugun eta nori interesatzen zaion. Horretarako, komunikazio estrategia bat diseinatu behar da, mezua interesatzen zaizkigun pertsonei irits dakien une eta modu egokienean eta, bide horretatik, erantzuna eraginkorra izan dadin.

 

SPRI Taldeak Enpresako Komunikazio Estrategia eta Plana – Egin zure on/offline plana eta kudeaketarako adierazleak tailerra antolatu du apirilaren 26 eta 27an, Garaia Enpresa Digitalaren bitartez. Ikastaroaren helburua da bertaratuei estrategia eraginkorrak diseinatzen laguntzea modu arin eta sinple batean, Outreach Tool metodologia baliatuz.

 

Komunikazio-planak egiteko kode irekiko tresna bat da, eta modu erabilerrazean diseinatuta dago, edozein antolakundek edo marka pertsonalek erabil dezan. Metodologiak jarraibide sinple batzuk ematen ditu argi definitzeko enpresaren ezaugarriak, bete beharreko helburuak, zein publiko segmenturi zuzenduta dagoen eta nolako mezuak bidali nahi dituen.

 

Ikastaroan tresna honen aplikazio praktiko bat egingo da, eta bertaratuek aukera izango dute onlineko eta offlineko komunikazioarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak ikasteko. Ondoren, estrategia bat sortuko dute taldean. Hala, parte-hartzaile guztiek komunikazio-plan egituratu bat garatuko dute, eta berau osatzeko eta inplementatzen hasteko behar diren baliabideak eskuratuko dituzte.

 

Ikastaroa Garaia Berrikuntza Gunean egingo da, Arrasaten, eta Outreach enpresako Nagore de los Ríosek emango du. Jardunaldiak beraizik zuzentzen zaizkie enpresetako zuzendaritza-, komunikazio-, marketin- eta salmenta-sailetako arduradunei eta antolakunde barruko estrategiarekin lotutako beste sail batzuetako arduradunei.

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Enpresa digitala 9 urtarrila, 2020
Emakumeen presentzia handiagoa SPRIren Barnetegi Teknologikoa programan

  Programa horren bidez SPRI Taldeak ezagutzera ematen ditu zein joera zabaltzen ari diren...Leer más

Enpresa digitala 23 abendua, 2019
Emerid-ek identifikazio-sistema bat abiarazi du garrantzitsuena gal ez dadin

Startup bizkaitarrak  NFCan oinarritutako gailu itsasgarria garatu du kasko eta...Leer más

Enpresa digitala 10 abendua, 2019
Elikadura industriaren erronkak eraldaketa digitalari begira

AZTIk landutako txosten baten arabera, sektorea aurreneko faseetan dago oraindik Elikaduraren...Leer más

Enpresa digitala 4 abendua, 2019
EBk Euskadi saritu du banda zabal ultralasterra landa-eremuetara hedatzeko abiarazi dituen planengatik

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek jaso du Bruselan...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?