Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 maiatza, 2017
Wegow aplikazioa erreferente bihurtu da zuzeneko musika entzuteko

Plataformak bere aplikazioa eta web orria berritu ditu.

Bizkaiko startup-ak 800.000 erabiltzaile ditu eta presente dago 20 herrialdetan.

 

Wegow plataforma 2014an sortu zen ohiko egoera bati erantzuteko: kontzertu bat dago zure hirian, joan nahi duzu, baina ez dakizu norekin joan eta, azkenean, etxean geratzen zara. Horixe gertatu izan zaie behin baino sarriago José María Ozamiz eta Gonzalo García-Miñaurri. Zuzeneko musikazale handiak izaki, erabaki zuten aplikazio bat sortzea horrelako egoeretarako.

 

Wegow zuzeneko musikazaleentzako sare sozial bezala sortu zen, espazio bat eskaintzeko kontzertuei buruzko informazioa partekatzeko eta jakiteko zein lagun edo ezagunek joan nahi duten kontzertu horietara. Beaz eta Bilbao Ekintzak kudeatutako eta ekintzailetza digitaleko proiektuei zuzendutako KBi Digital haztegi aurreratuan abiarazi zen aplikazioa. Handik gutxira, aplikazioari beste funtzionaltasun batzuk gehitu zitzaizkion, hala nola prezio konparatzailea eta partikularren arteko sarreren salmenta, barneko txata eta zuzeneko musika-ekitaldien jakinarazpenak, erabiltzaile bakoitzaren gustuen arabera. Gainera, gaur egun, aplikazioak aukera ematen du profila Facebookekin eta Spotifyrekin sinkronizatzeko eta, bide horretatik, gustuko artisten kontzertuei buruzko informazioa jasotzeko.

 

Wegow-ren zabalkunde prozesuak urrats garrantzitsu bat eman zuen joan den abenduan, Bizkaiko startupak Nvivo kontzertu agregatzailearen %100a eskuratu zuenean. Kontzertu agregatzailea erosi ondoren, Wegow plataforma hogei bat herrialdetara zabaldu da eta bere erabiltzaile kopurua ere izugarri hazi da, badituelako dagoeneko 800.000 zuzeneko musikazale.

 

Nvivorekin bat egin ondoren, Wegow-k mugikorrerako bere aplikazioaren bertsio berri bat aurkeztu du, eskuragai dagoena Android eta iOSrentzat, eta web orria berritu du. Hiru urtean plataforma erreferente bihurtu da partikularren arteko onlineko sarreren salmentan eta kontzertu eta jaialdien sustapenean.

wake up eus
Ekintzailetza 10 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 6tik 10rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Pablo Ocaña the glocal network
Ekintzailetza 9 uztaila, 2020
Adimen kolektiboa; XXI. Mendeko erronka erakundeentzat

“Komunitatea" ia mundu guztiak ulertzen duen terminoa da eta gero eta garrantzitsuagoa da edozein...Leer más

crowdfunding bizkaia
Ekintzailetza 8 uztaila, 2020
Igo zure proiektua, finkatu lortu nahi duzun zenbatekoa eta hasi finantziazio-erronda. Oso erraza!

Baduzu proiekturik buruan, baina ez dakizu nola finantzatu? Crowdfunding Bizkaia aurkezten...Leer más

eic aceleradora europea
wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?