Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 abendua, 2017
Unforgiven VR proiektuak irabazi du Euskal Bideojoko onenaren AzPlay saria

Lehiaketak parte-hartze errekorra hautsi du, 63 herrialdetako 432 joko aurkeztu baitira.
imagen del videojuego unforgiven

 

Lehiaketak parte-hartze errekorra hautsi du, 63 herrialdetako 432 joko aurkeztu baitira

 

Bizkaiko Delirium Studios estudioaren azken sorkuntzak, Unforgiven VR izenekoak, lortu du Euskal Bideojoko onenaren saria Bideojoko Independenteen Nazioarteko AzPlay Lehiaketaren 8. edizioan. Errealitate birtualeko duelu simulagailu bat da, western estilokoa, onlineko jokalari anitzentzako formatuan egina. Unforgiven VR jokoak partida azkar eta adiktiboak ditu, eta mendebalde urruneko lege zaharrari jarraiki, nork pistola lehenengo atera hark irabazten du.

 

AzPlay Jaialdia Bilbon egin zen azaroaren 30etik abenduaren 3ra, bideojokoak garatzen dituzten estudio independenteak babesteko. Topaketa horren ardatz nagusia Nazioarteko Lehiaketa da, eta dagoeneko jakinarazi dute zeintzuk diren bost kategorietako irabazleak. Unforgiven jokoaz gain, sarituen artean daude: Among Giants estudio brasildarraren Distorsions jokoa (Ideia Orijinal Onena); Austriako Broken Rules estudioaren Old Man’s Journey jokoa (Diseinu Sortzaile Onena); eta Bedtime Digital Games estudio danimarkarraren Figment jokoa (Soinu-Musika Onena). Azkenik, Txileko ACE Team Software estudioaren Rock of Ages 2 jokoak jaso zuen Jokagarritasun Onenaren saria.

 

Aurten, AzPlay lehiaketak 432 hautagaitza jaso ditu, hau da, 2016an baino %73 gehiago. Gainera, 2017ko edizioa Nordic Game Discovery Contest lehiaketako sailkapen-egoitzen sarean sartu da. Horri esker, AzPlay lehiaketako finalista bat Mälmora joango da 2018an, eta bere proiektua aurkeztuko du bideojokoen munduko ekitaldi profesional batean, mundu osoko inbertitzaileen eta banatzaileen aurrean. Horretarako hautatua A Place for the Unwilling izan da, Alpixel Games estudio espainiarrarena.

 

Azkuna Zentroak antolatzen duen AzPlay jaialdiak urteko izenburu sortzaile eta orijinalenak saritzen ditu. Lehiaketak helburutzat du estudio independenteen sektorea sendotzea, eurak direlako sormenaren eta berrikuntzaren bultzatzaileak bideojokoen industriaren barruan. Sari-banaketa ekitaldiaz gain, bestelako ekintzak ere antolatu dira bost eguneko jaialdi horretan, esaterako, gazte eta familientzako tailerrak, publikoarentzako joko-eremu irekiak eta hitzaldi espezializatuak.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?