Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 apirila, 2017
TBX plataformak ikusgai jartzen du euskaraz gehien ikusten dena

Proiektuaren helburua da ikusgarritasuna ematea euskal sortzaileen bideo edukiei.   TBX.eus plataformako edukien artean badaude euskal taldeen azken bideoklipak, sorkuntza amateurrak, bideo profesionalak edo, besteak beste, telebistako esketxak. Proiektuaren helburua da espazio bakarrean biltzea euskal internauten komunitateak gehien ikusten dituen bideoak, ikusgarritasuna emateko euskarazko ikus-entzunezko edukiei.   Codesyntax enpresa gipuzkoarrak garatu du ekimena Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Plataforma horretan, robot batek automatikoki aukeratzen ditu euskarazko bideoak eta atarian eransten ditu; hala, ikusgai jartzen ditu egunean, azken astean, azken hilabetean eta urte osoan gehien ikusi diren bideoak. Oraingoz Youtube atariko edukien artean aukeratzen du, baina asmoa da beste plataforma batzuetara zabaltzea.   TBX plataformaren helburua da euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzak zabaltzen laguntzea, leiho bat eskainiz errazago aurkitzeko horrelako edukiak. Espazioa optimizatuta dago weberako eta sakelakorako, bai eta Chromecast dispositiboa duten telebistentzako. Codesyntax enpresako lantaldearen xedea da azken aukera hori sinplifikatzea, telebistaren bidez errazago kontsumitzeko euskarazko bideoak.   Proiektuaren oinarrian Umap.eus agregatzailean eginiko lana dago, zeinak Twitterren euskaraz egiten den jarduera biltzen baitu. Zerbitzu hori 2010ean sortu zen, sare sozial horretan euskararen erabilpena normalizatzeko eta sustatzeko; hala, aukera ematen du Twitterreko euskal komunitatea zertaz ari den ikusteko. Espazioan agertzen dira trending topic-ak, gehien partekatzen diren albisteak, erabiltzaileen rankinga eta Twitterren euskarari ematen zaion erabilerari buruzko analisiak.

Plataforman Youtube-ko euskarazko bideoak biltzen dira.

Proiektuaren helburua da ikusgarritasuna ematea euskal sortzaileen bideo edukiei.

 

TBX.eus plataformako edukien artean badaude euskal taldeen azken bideoklipak, sorkuntza amateurrak, bideo profesionalak edo, besteak beste, telebistako esketxak. Proiektuaren helburua da espazio bakarrean biltzea euskal internauten komunitateak gehien ikusten dituen bideoak, ikusgarritasuna emateko euskarazko ikus-entzunezko edukiei.

 

Codesyntax enpresa gipuzkoarrak garatu du ekimena Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Plataforma horretan, robot batek automatikoki aukeratzen ditu euskarazko bideoak eta atarian eransten ditu; hala, ikusgai jartzen ditu egunean, azken astean, azken hilabetean eta urte osoan gehien ikusi diren bideoak. Oraingoz Youtube atariko edukien artean aukeratzen du, baina asmoa da beste plataforma batzuetara zabaltzea.

 

TBX plataformaren helburua da euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzak zabaltzen laguntzea, leiho bat eskainiz errazago aurkitzeko horrelako edukiak. Espazioa optimizatuta dago weberako eta sakelakorako, bai eta Chromecast dispositiboa duten telebistentzako. Codesyntax enpresako lantaldearen xedea da azken aukera hori sinplifikatzea, telebistaren bidez errazago kontsumitzeko euskarazko bideoak.

 

Proiektuaren oinarrian Umap.eus agregatzailean eginiko lana dago, zeinak Twitterren euskaraz egiten den jarduera biltzen baitu. Zerbitzu hori 2010ean sortu zen, sare sozial horretan euskararen erabilpena normalizatzeko eta sustatzeko; hala, aukera ematen du Twitterreko euskal komunitatea zertaz ari den ikusteko. Espazioan agertzen dira trending topic-ak, gehien partekatzen diren albisteak, erabiltzaileen rankinga eta Twitterren euskarari ematen zaion erabilerari buruzko analisiak.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?