Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

21 ekaina, 2017
Step, minbiziaren tratamenduan erabaki hobeak hartzeko app bat

 

Naru euskal startupak garatu du sistema berri hori.

Step sistemak pazienteen datuak jasotzen eta aztertzen ditu, mediku eta ospitaleei informazio baliagarria emateko, eta horrela, tratamenduak hobetzeko. Proiektua, oraingoz, bularreko minbizia duten pazienteei zuzentzen zaie, baina asmoa da etorkizunean beste patologia batzuei ere aplikatzea.

BIC-Gipuzkoan kokatutako eta Eider Sánchez eta Maider Alberichek sortutako Naru euskal enpresa gazteak garatu du sistema. Step sistemaren balore bereizgarria da orain arte aztertzen ez zen informazioa integratzen duela. “Analisiak oinarritzat hartzen ditu ospitale-sistemako datu klinikoak, baina baita ere pazienteek emandako beste batzuk, hau da, gaur egun sistematikoki aztertzen ez direnak: sintomatologia, toxikotasun maila, ohiturak, bizi-kalitatea…” azaldu du Eider Sánchezek, Naru enpresako zuzendari nagusiak.

Proiektua bi aplikazio mugikorretan gorpuztu da, bata pazientearentzat eta bestea ospitaleko sistemarentzat. Lehenak bere baitan hartzen ditu tratamendua jasotzen ari diren pertsonek klinikoki baliozkotutako galdetegi sinple baten bidez emandako datuak. Gainera, aplikazioak coaching zerbitzu pertsonalizatu bat du, informazio nutrizionala, ariketa fisikoa egiteko aholkuak eta laguntza psikologikoa ematen dituena. Bestalde, lantalde medikoari zuzendutako aplikazioak pazientearen bilakaera erakusten du, eta aukera ematen du datuak alderatzeko eta, bide horretatik, tratamendua eraginkorra den ala ez egiaztatzeko. “Hala, helburua da ospitaleak erabaki hobeak har ditzala eta tratamenduak ebaluatu ditzala pazienteen profil desberdinen arabera” azaldu du Maider Alberichek, Naru enpresako teknologiako zuzendariak.

Oraingoz, Step sistema bularreko minbizia duten pazienteei zuzentzen zaie, hainbat arrazoigatik. Batetik, aurretiazko esperientziagatik, zeren Eider Sánchezek Konputazio Zientzien arloan eginiko bere doktoretza tesian patologia horretarako erabaki klinikoetarako laguntza-sistemak aztertu zituen. Bestalde, pazienteen profilagatik; “oro har gazteagoak dira, eta ohituago daude aplikazio mugikorrak erabiltzen, beraz, target egokia dira hasteko” adierazi du Maider Alberichek, “gure hondar aletxoa jarri nahi dugu tratamenduak hobetzeko, eta asmoa da etorkizunean beste minbizi mota batzuetan nahiz gaixotasun kronikoetan ere aplikatzea”.

Naru enpresako lantaldea hainbat ospitalerekin ari da orain hizketan, aplikazioarekin azterketa kliniko pilotu bat hasteko eta, bide horretatik, sistema bera eta 2017an eginiko neurketa guztiak baliozkotzeko. Proiektua oso azkar doan arren, Naru startupak urtebete baino gutxiago dauka, ideia 2016an jarri baitzen martxan, aurtengo urtarrilean sortu zirelarik enpresa gisa. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du SPRI Taldearen bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena Txekintek-Ekintzaile 2016 programaren bidez.

Up Euskadi Wake Up
Ekintzailetza 29 uztaila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Uztailaren 26tik, 30rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

anugulas aguinaga
Ekintzailetza 28 uztaila, 2021
APlanet-en teknologia, bere helburuak hobeto kudeatzeko Angulas Aguinagak eginiko apustua

APlanet Komunitate Jasangarriak eta Sozialki Arduratsuak (enpresak, ikasketa zentroak, hiriak…)...Leer más

Ekintzailetza 27 uztaila, 2021
Fesiak nerbio-sisteman lesioak dituzten pertsonak neurorrehabilitatzeko irtenbide aurreratuak garatzen ditu

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikotik, Fesia Technology enpresa gazteak nerbio-sistema...Leer más

Nicolás Larburu tkgune Ezkerraldea BIC
FP zentroek Enpresa Txiki eta Ertainen beharrizanei erantzuteko duten gaitasuna

TKgune programa Lanbide Heziketarako Zentroen eta enpresen arteko ezagutzaren transmisioa errazten...Leer más

ontheroad culinary action
Ekintzailetza 26 uztaila, 2021
Culinary Action! On the Road, foodtech eta 360º-ko Elikadurari lotutako startupei zuzendutako “roadshow”-a

‘Culinary Action! On the Road’, ekintzaileei zuzendutako Basque Culinary Center-en ekimen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?