Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

11 apirila, 2017
Stemtek, Vostok eta Gik! MassChallenge lehiaketaren finalean lehiatuko dira

MassChallenge Biscay 2016ko edizioko tutoretza saioak

Bizkaiko hiru startup horiek aukera izango dute Ipar Amerikako azeleragailuan sartzeko.

 

Stemtek Therapeutics CSC (tumoreen ama zelulak) hazkuntzan espezializatutako bio-teknologiako enpresa bat da, minbiziaren arloan esperientzia zabala duten bi ikerlarik sortua. Iaz, startupak Cell2Sphere kaleratu zuen, CSC zelulak 3Dn hazteko kit bat, enpresa farmazeutikoek esperimentuak egin ditzaten botika berriak euren laborategietan probatzeko.

 

Vostok Electric mugikortasun sostengarriaren sektoreko konpainia gazte bat da, zeinak motozikleta elektriko bat diseinatu baitu, 160 km-ko independentzia duena eta 2 ordu eta erdian guztiz kargatzen den bateria batez horniturik dagoena. Gik Live! startupak, bestalde, ardo urdina sortu du; mahatsetik ateratzen den edari alkoholdun horrek iraultza eragin du sektorean, eta 25 herrialdetara iritsi da jada.

 

Hiru enpresa gazte horiek MassChallenge Biscay lehiaketarako hautatuak izan dira, zeinaren helburua baita Bizkaiko startup berritzaileak bilatzea, beren proiektuak eskala ditzaten tutoretza prozesu baten bidez. Azken hautaketa hori baino lehen, beste fase bat egin zen, zeinaren bidez Euskadiko 12 enpresa Bostonera joan baitziren bertatik bertara parte hartzeko tailer-programa trinko batean, adituekin batera eginiko laguntza-saioetan eta beste ekintzaile eta inbertitzaile batzuekin elkartzeko topaketetan. Azken fase hori igaro ondoren, hiru startup-ak mundu osoko enpresekin lehiatuko dira MassChallenge txapelketaren finalean, eta saria izango da azeleragailu iparramerikarrean sartzea.

 

MassChallenge Biscay Bizkaiko Foru Aldundiaren eta MassChallenge lehiaketaren arteko hitzarmenaren emaitza da; hitzarmen hori 2015aren amaieran sinatu zen, tokiko startup-ak nazioarteko ekintzaile, merkatu eta inbertitzaileekin konektatzeko. MassChallenge munduko toki desberdinetan kokatutako azelerazio-zentroen sare bat da, eta helburutzat dauka startup berritzaileen ekosistema bat bultzatzea.

 

Bridge to MassChallenge Biscay 2017

wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Novia Salcedo empleo
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

imh webinars
Ekintzailetza 1 uztaila, 2020
Ekintzailetzaren sustapena Industria eta Hezkuntza esparruan

Webinar honetan ekintzailetza industriala nola sustatu dezakegun aztertuko dugu, bereziki hezkuntza...Leer más

ETE berritzaileen finantzaketari buruzko jardunaldia

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak ETEen berrikuntza-, ekintzailetza- edo...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?