Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

27 uztaila, 2017
“Startup Summit” sormen-industrietako enpresa berritzaileen bila

Jardunaldietan txapelketa bat egingo da eta hitzaldiz zein mahai-inguruz osatutako egitarau bat eskainiko da.

Finalistek beren proiektua aurkeztuko dute inbertitzaileen eta business angels-en talde baten aurrean.

 

Datorren urriaren 26 eta 27ko teknologiei eta industria sortzaileei buruzko BIME Pro topaketan egingo dira Startup Summit jardunaldiak. Deialdi horren helburua da laguntza ematea osagai teknologiko handia duten enpresa berriei, betiere kultura eta sorkuntza sektoreekin lotutako ideia berritzaileak aurkezten badituzte. Nazioarteko topaketa horretako finalistek aukera izango dute beren proiektua aurkezteko, eta irabazlea SXSW jaialdira (Texas) joango da, hau da, ekintzailetza eta industria sortzaileen sektoreko topaketa garrantzitsuenera.

 

Deialdia zabalik egongo da irailaren 3ra arte. Lehiaketako oinarriek diote parte-hartzaile izan daitezkeela oinarri teknologikoko startupak, eta parte hartzeko negozio-ideia berritzaile bat aurkeztu behar dutela, industria sortzaileekin lotutakoa edo industria sortzaileetan inpaktua izateko potentziala duena. 3 urtetik beherako enpresak izango dira, eta gutxienez produktu bideragarri bat izan beharko dute, beta fasean bada ere.

 

Aurkeztutako ekimenetatik abiatuta, epaimahaiak zazpi enpresa finalista aukeratuko ditu “Startup Summit” jardunaldietan parte hartzeko. Han, beren negozio-ideia aurkeztuko dute 30etik gora inbertsio erakundek eta 10 business angel-ek osatutako talde baten aurrean. Gainera, speed meetings espazio batean ere sartuko dira. “Startup Summit” programa osatzeko, hitzaldi eta mahai-inguru jardunaldi bat egingo da, industria sortzaileen munduak ekintzailetza digitalerako dakartzan aukerak jorratzeko.

 

Lehiaketaren 2016ko edizioan 98 startup aurkeztu ziren, erdiak nazioartekoak, eta Urban Roosters ekimenak irabazi zuen, zuzeneko hip hop txapelketak antolatzeko onlineko plataformak. Topaketak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du SPRI Taldearen eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez. “Startup Summit” ekitaldia Last Tour International-ek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duten BIME Pro kongresuaren programazioaren barruan dago..

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?