Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 ekaina, 2022 Digitalizazioa

SPRI Taldeko zuzendariak nabarmendu du “Euskadiko makina-erremintaren sektorea indartsu” dagoela

Aitor Urzelaik, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, hamar bat enpresaren standak bisitatu ditu BECen egiten ari den Biurtekoan
Aitor Urzelai (bigarrena eskerretik) eta Arantxa Tapia sailburua, bisistan.

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik azpimarratu du Barakaldoko BECen egiten ari den Biurtekoak argi erakusten duela “Euskadik makina-erremintaren sektorean duen indarra”. Asteazken honetan hamar bat enpresaren standak bisitatu ditu, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiarekin batera.

Urzelaik lehen eskutik ezagutu ditu makina-erremintaren sektoreko euskal enpresen aurrerapen teknologikoak, aurten ekainaren 13tik 17ra egiten ari den Biurtekoaren (BIEMH) 31. edizioan. Makina-erremintaren Biurtekoa da Bilbao Exhibition Centre-n egiten den azoka garrantzitsuena.

SPRIren ordezkaritza solasean aritu da makina-erremintaren sektoreko hainbat enpresatako ordezkariekin, esaterako, Ega Master, Fresmack edo Izadi enpresetakoekin. SPRIren ordezkariek Tecnalia-ren standean ikusi dute nola funtzionatzen duen dagoeneko hainbat lantegitan ikuskapenak egiteko baliatzen den robot autonomo batek.

Biurtekoak 28 herrialdetako ia 1.450 enpresa bildu ditu aurten. Makina-erremintaren sektorea bereziki indartsua da Euskadin, Europako hiru ekoizle handienetako bat baita (Alemania eta Italiaren atzetik), eta munduko bederatzigarrena. Gainera, makina-erremintak goi-mailako kualifikaziodun 16.000 langile baino gehiago enplegatzen ditu, eta sektoreak bere produkzioaren % 90etik gora esportatzen du.

 

Lotutako albisteak

2 ekaina, 2023 Digitalizazioa
Euskal enpresek 30.000 eurorainoko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte banda zabal ultra-lasterra ezartzeko
Irakurri gehiago
1 ekaina, 2023 Digitalizazioa
GAIA klusterreko 315 enpresek % 7,5 gehiago fakturatu zuten 2022an
Irakurri gehiago
Barnetegi Teknologikoa_ Argomaiz 30 maiatza, 2023 Digitalizazioa
Barnetegi Teknologikoa, teknologia aurreratuenetan murgiltzeko ekimena
Irakurri gehiago
29 maiatza, 2023 Digitalizazioa
Flexixek kalitate-jauzia eman du zelula automatiko baten instalazioarekin
Irakurri gehiago
24 maiatza, 2023 Digitalizazioa
BAT Dorreak eraldaketa digitalari eta teknologiari buruzko topaketa bat ostatatuko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak