Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 otsaila, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa Energia Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

SPRI Taldeak teknologia berriak bultzatzen ditu Resboard uretako erreskate-taularekin

 I+G-ko Hazitek programak aukera eman die Bizintek eta Aquila Boards enpresei motor elektrikodun taula baten proiektua bultzatzeko, eta bi urtean garatuko dute proiektu hori

 

SPRI Taldeak urtero plazaratzen duen I+G-ko Hazitek laguntza-programari esker, Bizintek eta Aquila Boards enpresek enpresa-proiektu bat garatuko dute datozen bi urteetan, zeinaren bidez teknologia berriak aplikatuko dituzten uretako erreskate-tauletan. Resboard izeneko proiektu hori uretako erreskate-taula (watercraft) bat da, itsaso, urmael eta ibaietako salbamendurako erabiliko dena eta denbora errealeko kudeaketa integraleko sistemekin hornitua egongo dena.

 

Proiektu honen jatorria Bizintek enpresaren beste ekimen bat da, alegia, Onean taula auto-propultsatuak, zeintzuei esker posible baita olatuak zeharkatzea modu jasangarri eta berritzailean. Orain, SPRI Taldearen laguntzari esker, enpresa honek aukera izango du sektore dinamiko hori esploratzen jarraitzeko Resboard proiektuaren bitartez. Resboard uretako erreskaterako taula bat da, prestazio handiz eta egokitzapen kontroleko sistemez hornituko dena.

 

Hazitek programak funtsezko lankidetza eskaintzen du Euskadiko ekosistema teknologikoaren etorkizunerako. Pandemiaren ondorio ekonomikoetatik suspertzen ari garen honetan, Hazitek programak 91 milioi eurotik gora bideratzen ditu ikerketa eta garapenerako (I+G), bai ETEentzat eta bai enpresa handientzat. Programa hau dirulaguntza ez itzulgarrietan oinarritzen da, hots, fondo galdura emandako dirulaguntzetan, eta inbertsio hori ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko jardueretara bideratu behar da.

 

Bizintek eta Aquila Boards enpresen proiektua programa horren ildo gidari garrantzitsuenetako baten barruan kokatzen da eta, ildo horren arabera, proiektuak I+G+B-ko jardueren multzo koherente bat aurkeztu behar du. Jarduera horiek produktu orijinalak edo lehendik daudenak baino hobeak garatzera bideratuta egon behar dira, merkatuaren nahiz gizartearen egungo beharretara egokitzeko.

 

Lehen urratsa Onean taularekin

Olatuak motor elektriko batekin zeharkatzeko aukera ematen duten Onean surf-taula auto-propultsatuak Bizintek enpresako barne-proiektu gisa sortu ziren 2013an. Baina hainbesteko arrakasta izan zuten, mundu mailako lider bihurtu zirela taula elektriko auto-propultsatuen segmentuan, eta horrek berekin ekarri zuen soilik horrelako taulak ezkoiztera bideratutako enpresa berri bat sortzea, harrezkero  etengabe hazi dena: Aquila Boards.

 

Denborak aurrera egin ahala, uretako jardueren eskaera sozialaren hazkundeak berekin dakar teknologia berriak garatzea ere, helburua baita eraginkortasunez murriztea kirol horiek dakarten istripu arriskua. Halere, uretako erreskateak erraztera bideratutako gailu adimendunen garapenak ez du eboluzio handirik izan azken urteotan. Testuinguru horretan sortu da Resboard, erreskate-sistema iraultzaile bat ikertu eta garatzeko, zeinak erantzun azkar eta segurua bermatuko baitu uretan gerta daitekeen edozein larrialditarako.

 

Resboard: XXI. menderako erreskate-taula adimenduna

Bizintek eta Aquila proiektu anbiziotsu honetan murgilduta daude, zeinaren bidez uretako erreskate-taula (watercraft) bat sortuko baitute. Erreskate-taula hori itsaso, urmael eta ibaietarako salbamendurako erabiliko da eta denbora errealeko kudeaketa integraleko sistemekin hornitua egongo da. Erronka da erreskateetarako produktu adimendun bat eskaintzea, mugimenduaren dinamikan ahalik eta eraginkorrena izango dena, larrialdietako taldeek salbamendu-sistema azkar eta fidagarri bat izan dezaten une kritikoetan, zeren momentu horietan erreskate-denborak eta taularen erabilerraztasun eta egonkortasunak hil ala biziko garrantzia baitute. Uretako kirolak eta ur gaineko aisialdia eboluzionatzen ari dira, gero eta teknologia eta sistema berri gehiago barneratzen ari direlarik. Horregatik, salbamendurako bitartekoek ere egokitu egin behar dute errealitate berri horretara.

 

Onean taulatik Resboard taularako bilakaera

Helburu desberdin bat, potentzia eta arintasun handiagoak (berrikuntzari esker) eta  salbamendura bideratutako kontzepzio bat: kontua ez da soilik Onean taula bat aukeratu eta aldatzea; Resboard proiektu berri bat da, orain arte ekoitzitako guztiaren optimizazioan oinarritua dagoena. Produktu hobetu baten diseinua, material aurreratuak, mikro-kontrolagailu elektroniko berriak eta motorraren potentzia maximoa; horra Resboard 4.0 uretako kiroletara egokitutako salbamendu-tresna teknologiko bikain bihurtuko duten elementuak.

 

Hautatutako osagai berriei esker (ingurumenaren kutsadura murrizten duten material jasangarriz eginak), taulek pisu gutxiago izango dute, erabilerrazago izango dira eta mantenimendu gutxiago beharko dute. Gainera, taula honek salbamendu-tauletan inoiz ikusi gabeko erreskate-abiadurak hartu ahal izango ditu, bere hiru elementuak bikain uztartzen direlako: diseinua, garapena eta egokitzapen-softwarea, zeinak garapen berrien kudeaketa ahalbidetuko baitu taulan txertatutako mikro-kontrolagailu elektroniko berritzaileei esker.

 

Aquila Boards-ek eta Bizintek Innova-k merkatuko aukera paregabe bat detektatu dute Resboard taularekin. Proiektu honi esker, bi enpresak estrategikoak izan daitezkeen merkatu berrietan sartuko dira, euren produktu-katalogoa zabalduz eta dibertsifikatzeko nahiz hazteko aukerak ugarituz. Hazitek programaren bultzada funtsezkoa izango da proiektu ilusionagarri honen aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

 

Zentzu horretan, aipatzekoa da Eusko Jaurlaritzak 131 milioi eurotik gora esleitu dituela, Hazitek  eta Elkartek programen bidez (40 milioi euroko laguntzak ZTBESeko agenteen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko arlo estrategikoetan -4.0 industria, energia eta osasuna-), Euskadiko I+G jarduera bultzatzeko arlo estrategikoetan, bai enpresen artean, eta bai agente zientifiko eta teknologikoen artean, iaz baino % 5 inguru gehiago alegia.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak