Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

12 abendua, 2017
SPRI taldeak eraldaketa digitalerako lehen astea antolatu du Araban, alegia, `ArabaTIC

ARABATIC logo_claim-1

Datorren astean zehar, Artium museoan doako zenbait konferentzia egingo dira joera eta tresna digital berriak ezagutzera emateko eta aprobetxatzen irakasteko

 

Datorren astean zehar, abenduaren 18tik 22ra bitartean, Artium museoko areto nagusian egingo da ArabaTIC, Arabako Aste Digitala – Arabako Aste Digitalaren lehengo edizioa, SPRIk, Enpresa-garapenerako euskal agentziak, haren Enpresa Digitala programaren bitartez bultzatua.

 

Ekimenaren bidez, eraldaketa digitala gerturatu nahi zaie profesionalei, enpresei eta dendei; mundu digitalean esperientzia handia duten prestatzaileek emango dituzten konferentzien bitartez. Hizlari bakoitzak teknologia digitalen parte den tresna, joera edo zerbitzu batean jarriko du arreta, haren gaineko ezagutzan sakontzeko eta era praktikoan negozio batentzako edo garapen profesionalerako etekina ateratzen irakasteko.

 

Zikloak barne hartuko dituen hitzaldiak profesionalei eta azken ikasturteko ikasleei edo titulatu berri direnei zuzentzen zaizkie, `profesional digitalentzako aukera berri´ gisa planteatuta. Hala, horien bidez profil profesional berrien adibideak emango dira, gaur egungo merkatuak dituen beharren arabera.

Halaber, gurasoei eta hezitzaileei zuzentzen zaie,`errealitate hedatu gisa: errealitate areagotua, birtuala edo mistoa eta haren aplikazioa hezkuntzaren-alorrean´. Horren bidez, interakzio-espazioak eragiten dituen eta ikasgeletan erabiltzen hasia den tresna horri sarrera egingo zaio.

 

ArabaTIC-ek aukera emango die enpresei beren prozesuak digitalizatzea ahalbidetuko dieten konponbideak eskuratzeko. Horretarako, Metaposta Delivery-ri, komunikazioak digitalizatzeko gakoari buruzko saio praktiko bat antolatu da, bai eta 5S metodologiari eta, produktibitatea handitzeko, hura inguru digitalera egokitzeko erari buruzkoa ere. Gainera, hitzaldietako bat droneen aplikazioei buruzkoa izango da, lehiakortasuna handitzeari dagokionez.

 

 

Denda txikietako arduradunek hainbat hitzaldi interesgarri izango dituzte astean zehar, beren negozioetan joera digital berriak txertatzeko. Hala, Shopify plataformari buruz arituko dira. Plataforma hori online erosteko da, eta oso erraz erabiltzen da. Horrez gain, denda baten weba egiteko WordPress nola erabili azalduko da, baita denda kokatzeko Google Maps-ek eskaintzen dituen abantailak ere. Eta hori guztia komunikazio-estrategien inguruko hitzaldi batekin amaituko da.

 

 

ArabaTIC-en merkataritza-prozesua hobetzeko tresna batzuk azalduko dira, hala nola Social Selling metodologia. Gainera, Googlen eta Facebooken arteko konparaketa bat egingo da, negozio bakoitzarentzako zer publizitate izango den eraginkorragoa argitzeko xedez; eta negozio bat edo ideia bat hedatzeko ikus-entzunezko edukiari etekina ateratzeko gakoak emango dira.

 

 

 

 

Hitzaldi denak dira doakoak, baina honako webean izena eman beharra dago:www.arabatic.eus.

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Enpresa digitala 9 urtarrila, 2020
Emakumeen presentzia handiagoa SPRIren Barnetegi Teknologikoa programan

  Programa horren bidez SPRI Taldeak ezagutzera ematen ditu zein joera zabaltzen ari diren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?