Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 uztaila, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Bind40 Industria adimenduna Smart Industry Programa UP Euskadi

SPRI Taldeak BIND 4.0 Programaren laugarren edizioa aurkeztu dio Italiako ekintzailetza-ekosistemari

SPRI Taldeak Milaneko Talent Garden espazioan aurkeztu du startupak azeleratzeko BIND 4.0 nazioarteko programaren laugarren edizioa. Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Milanen duen bulegoak antolatutako ekitaldi horretan

SPRI Taldeak Milaneko Talent Garden espazioan aurkeztu du startupak azeleratzeko BIND 4.0 nazioarteko programaren laugarren edizioa. Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Milanen duen bulegoak antolatutako ekitaldi horretan parte hartu dute Milaneko bulegoko zuzendari Ainara Islasek eta Italiako ekintzailetza-ekosistemako hainbat eragilek, hala nola, StartupItalia!-ko (Italiako ekintzailetzako eta berrikuntzako komunitate garrantzitsuenetako bat) fundatzaile David Casalini-k, StartDown liburuaren egileetako bat den Fabriele Colasanto-k, Mondadori Taldeko Berrikuntzako arduradun Andrea Santagata-k eta Italiako Prana Ventures inbertsio-funtseko zuzendari Alessio Semoli-k.

Ekintzailetzak Italian bizi duen egoerari buruzko mahai-inguruaren ostean, SPRI Taldeko Cristina Oyónek bertaratu guztiei aurkeztu die BIND 4.0 Programaren laugarren edizioa eta programak Italiako startup teknologikoei eskaintzen dizkien aukerak.

Ondoren, SPRI Taldeko Amaia Martínezek mahai-inguru bat dinamizatu du, non programaren azken edizioko parte-hartzaileek beren esperientziak partekatu dituzten. Solasaldi horretan parte hartu dute, batetik, Bridgestone-k enpresa trakziogile bezala, Amaia Arbaiza ordezkariaren eskutik, bestetik, IMMERSIA-k startup bezala, Seda Tosun ordezkariaren eskutik, eta, azkenik, Mar Eroles-ek, programako tutore bezala, zeinak bere gomendioak partekatu baititu ekitaldian izan diren startup italiarrekin.

Honako hau izan da uztaila eta iraila bitartean egingo diren nazioarteko saioetatik lehenengoa. Hilabete horietan, interesatuta dauden enpresek beren hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte datorren urtarrilean hasiko den programaren laugarren edizioan parte hartzeko. Gainera, laugarren edizio honek hainbat nobedade izango ditu: ardatz bertikal berri bat (Food Tech) eta inbertitzaileen klub bat.

BIND 4.0 programak hilaren 5ean egin zuen bere urteroko DemoDay jardunaldia; bertan aurkeztu ziren programaren hirugarren edizioaren balantzea eta laugarren deialdia, agerian utziz dagoeneko fisikoki zabalduta dagoela munduko hainbat herrialdetara.

2016an abiarazi zen BIND 4.0, topagune izateko startup berritzaileentzat -ez bakarrik Euskadikoentzat, deialdia nazioartekoa baita- eta Euskadin kokatuta eta errotuta dauden enpresa handientzat. Aukera paregabea da euskal industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko eta, aldi berean, ekimen berritzaileen finkapena azeleratzeko, benetako proiektuak garatuz erreferentziazko bezeroekin.

Hilaren 5ean, ostiralean, eman zen ezagutzera BIND 4.0 ekitaldiaren laugarren edizioaren nazioarteko deialdia, zeinak nobedade handiak baitakartza. Batetik, ez dira 40 enpresa trakziogile egongo, baizik eta 52. Hala, Euskadin kokatutako erreferentziazko konpainiak (Ferrovial, EDP, AVIA, SNA Europe edo Saralle) gehituko zaizkie beste izen garrantzitsu batzuei, hala nola, hauei: Mercedes-Benz, Arcelor, ABB, Iberdrola, Michelin, ITP Aero, CAF, BTI, Quirón edo Siemens Gamesa.

Bestetik, elikadura sektorea ere sartuko da deialdi berrian. Hala, Foodtech sektore gorakorrak bat egingo du BIND 4.0 programaren aurreko edizioetan landu diren beste hiru eremuekin: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Osasuna. Zentzu horretan, Euskadin kokatutako hainbat konpainiak aurten parte hartuko dute lehenengoz konpainia trakziogile bezala eta beren eraldaketa digitala bultzatuko dute startupekin batera lan eginaz. Hauek dira: Coca Cola, Unilever, Eroski, Grupo Uvesco, Angulas Aguinaga, Natra eta Okin.

Azkenik, jakinarazi da Bind 4.0 Venture Club sortuko dela, azeleragailuaren espezializazioarekin lerrokatutako inbertitzaileen klub bat, zeinak helburutzat izango baitu azeleragiluaren laguntza-zerbitzuak indartzea eta harremanak sustatzea programan parte hartzen duten startupen eta inbertsio-erakunde espezializatuen artean, finantzaketa-aukera berriak bultzatuz enpresa berrien garapena azeleratzeko.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak