App berria Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak euskal dantza tradizionalen transmisioa errazteko landu duten proiektu baten barruan sortu da.
Euskal dantzak gizartean bultzatzeko asmoz, Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irontec software libreko enpresa bilbotarrak garatutako Soka aplikazioa zabaldu dute. Aplikazioak euskal folklorearen barruan oinarrizkoa den diziplina honen inguruko hainbat eduki eskaintzen ditu, era didaktiko, atsegin eta dibertigarrian antolatuta.
Proiektu honetan elkarrekin lan egin duten eragileek helburua osorik beteko den itxaropena dute, aplikazioaren interfaze intuitiboari esker, edukien izaera didaktikoari esker eta app-ek smartphoneetan eta tabletetan hedatzeko duten gaitasunari esker.
Sokako edukiak bi atal nagusiren arabera antolatuta daude: galde-erantzunen joko bat, bereziki gazteei eta familiei zuzendutakoa, eta euskal folklorearekin lotutako ekitaldien egutegia. Aplikazioak Euskal Kulturaren Erakundeak 2015ean ekoitzitako “Soka, Euskal Dantzaren Urratsean” herriz herriko erakusketa izan du inspirazio-iturri.
Soka doan eskura daiteke dagoeneko Android gailuetarako nahiz Apple-ren iOSerako.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak berretsi egin...Leer más
Partekatu50. hamarkadan sortutako familia - enpresari jarraipena emanez sortu zen Viuda de Sainz enpresa...Leer más
PartekatuEAEko 13 eragile, horien artean, enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak, konponbideak...Leer más
PartekatuAitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más
Partekatu20 urteko esperientziarekin, Rem-Iru xafla eraldaketan eta mota guztietako produktu metalikoen...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?