Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
18 maiatza, 2017

ParkeApp abiarazi dute Euskadiko Teknologia Parkeek

App berria.

Tresna horri esker, bai Parkeetan lan egiten duten pertsonentzat bai bisitarientzat errazagoa izango da Parkeetara iristea eta bertatik ibiltzea. Izan ere, aplikazioak beharrezko informazio guztia eskaintzen du, enpresen kokapena, zerbitzuak, garraioa, aisialdia, ekitaldiak, denbora errealeko abisuak, eta baita “Speak & Ikasi” zerbitzu berria ere, hizkuntzen elkartrukatzea errazteko

 

Parkeak eta bertan instalatutako enpresak hobetzeko ideiak identifikatzea helburu duen “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntza irekiko ekimenetik jaio da proiektua. ParkeApp martxan jartzearekin batera, ekimenaren ideia irabazleetako bati erantzun zaio.

 

ParkeApp abiarazi dute Euskadiko Teknologia Parkeek, alegia, “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntza irekiko ekimenetik jaiotako aplikazioa. Horrenbestez, Parkeen kudeatzaileek ideia iragazleei erantzuteko konpromisoa bete da.

 

ParkeApp tresnari esker, Euskadiko hiru teknologia-parkeetan diharduten pertsonek eta baita horietara etortzen direnek modu argian eta intuitiboan ikusi ahalko dute Parke bakoitzeko askotariko informazioa: enpresak, zerbitzuak, aisialdia, garraioa, ekitaldiak, denbora errealeko gertakizunak. Horrela, Parkeei etekinik handiena ateratzeko aukera izango dute.

 

Enpresen eta eraikinen kokapenarekin loturiko zerbitzua da eskatuenetariko bat. Hemendik aurrera, askoz errazagoa izango da enpresa bat topatzea: sektorekako bilaketak egin daitezke, alfabetikoki ordenatutako zerrendaren arabera, edo testu-bilatzailean. Enpresa bakoitza behar den moduan idatzita agertuko da, eta haren geokokapena ere adieraziko da haraino heltzea errazteko.

 

Harrera handia izan duen beste funtzionalitate bat –dudarik gabe, elkarlana eta networking sareak ahalbidetuko ditu– “Speak & Ikasi” izan da. Hizkuntzen elkartrukerako zerbitzu hori gure teknologia-parkeetan dagoen kulturaniztasunaz baliatzen da. Enpresen eta profesionalen arteko elkarlana da Parkeko zuzendaritza-kideen lehentasunetako bat. Hortaz, etorkizunean, elkarlana sustatzeko funtzionalitateak hedatuko dira.

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Berrikuntza 12 martxoa, 2020
“EATendencias” txostenak elikaduraren etorkizuna markatuko duten indarrak identifikatu ditu

AZTI Tecnalia-k eginiko azterlan hori Europako EIT Food proiektuaren barruan kokatzen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?