Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

20 abendua, 2017
Open Data politikak heldutasunera iristen ari dira Europako herrialde guztietan

Datu irekien bidez %4 handitu daiteke Europako BPGa.
Portada del informe de Open Data Europe

Datu irekien bidez %4 handitu daiteke Europako BPGa

 

Datuen ekonomia gero eta indar gehiago hartzen ari da negozio berrien garapenean, enplegu sorkuntzan eta gastu publikoa murrizteko ahaleginean. Datu kopuru izugarria sortzen da egunero, eta datu horiek lehengai bihurtu dira jakintza, zerbitzu berriak eta enpresa-ereduak sortzeko. European Data Portal atariak dioenez, datu irekiek 325.000 milioi euro eta 30.000 enplegu berri sor ditzakete 2020rako, horrek berekin ekarriko lukeelarik Europako BPGaren %4ko hazkundea.

 

European Data Portal atariak Open Data-ren heldutasunari buruz egin duen azken txostenean nabarmendu du Europa osoko gobernuak ahalegin handia egiten ari direla datuak irekitzeko, bai politika mailan eta bai atariak sortuz dataset multzoak argitaratzeko. Azterlanak Estatu kideen sailkapena egiten du eta herrialde aurreratuen multzoan sartzen ditu urrats azkarrak ematen ari direnak eta dagoeneko badituztenak datuen irekierari buruzko politikak edo atariak. Azken urtean, multzo horretako herrialde kopurua hazi egin da, %22tik %47ra igaroz. Txostenaren arabera, Europak bere potentzial osoa aprobetxatu nahi badu, ahalegina egiten jarraitu behar du herrialdeen %88 maila horretan jartzeko 2020rako.

 

European Data Portal atariak dio Espainiak garapen-maila altuenetakoa duela sailkapenean eta Estatu liderren artean dagoela, hots, politika aurreratu eta koordinatu bat inplementatu duten herrialdeen multzoan. Azterlanak eskualde mailako 153 ekimen identifikatu ditu eta eskuragarri dauden ia 15.000 dataset multzo. Datuen %75-89 bitarte automatikoki argitaratzen dira eta sarbidea erabat doakoa da. Dena den, txostenak oztopoak ere aipatzen ditu: hala nola, administrazioak erantzunik ez ematea eskuragarri ez dagoen informazioari buruzko eskakizunei eta eskualde desberdinetatik datorren informazio homogeneoa eskuratzeko ezintasuna.

 

Azkenik, European Data Portal atariak hainbat gomendio egiten dizkie Estatu kideei, aurrera jarrai dezaten datuak irekitzeko bidean. Besteak beste, gomendatzen du estrategia bat egitea elkarrekin uztartzeko datuen inguruko politikak eta atariak, open datak arlo ekonomikoan eta sozialean duen inpaktua erakusteko jarduerak finantzatzea, eta sektore publikoko datuak erabiltzea administrazioen eraldaketa digitala bultzatzeko.

Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?