Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

3 urtarrila, 2018
Norbere blog korporatiboa sortzeko giltzarriak

Doako ikastaroa, eta tresna sinpleekin.
Pertsona bat ordenagailu eramangarri batekin.

 

Doako ikastaroa, eta tresna sinpleekin

Blog korporatiboa oso kanal baliagarria da bezero berriengana iristeko eta komunitate bat sortzeko produktu edo zerbitzu baten inguruan. Tresna horrek aukera ematen du enpresa ezagutarazteko eta balizko erabiltzaileen interesekin konektatzeko. Gainera, gaur egun doako zerbitzu asko dago blog bat sortzeko eta ez da ezagutza handirik behar zerbitzu horiek erabiltzeko.

 

SPRI Taldeak Blog korporatiboari buruzko ikastaroaren beste edizio bat antolatuko du urtarrilean, bi saiotan banatuta: Irakur zaitzaten gomendio eta praktika egokiak eta WordPress.com-en hastapenak. Bi jardunaldi horien helburua da marketin digitalerako tresna hori ezagutaraztea eta ikastea nola erabil daitekeen gure marka sortzeko eta gure enpresaren onlineko presentzia garatzeko.

 

Lehen saioan, blog bat sortzeko kontuan hartu beharreko giltzarriak aztertuko dira. Parte-hartzaileek bi ordutan ikasiko dute nolako blogak dauden eta zein elementu eta funtzionaltasun dituzten. Era berean, aztergai izango dira irakurleak leialtzeko estrategiak, posizionamendua eta edukiei nahiz idazkerari dagozkien praktika egokiak, jarraitzaileekiko elkarrizketa lortzeko.

 

Bigarren jardunaldiko egitaraua praktikoa izango da nagusiki, parte-hartzaileak WordPress erabiltzen has daitezen eta blog propioa sortzen ikas dezaten. Ikastaro horretan ikasiko dute nola funtzionatzen duen eduki-kudeatzaile horrek: administratzailearen idazmahaiko funtzionaltasun guztiak, blogaren pertsonalizazioa, aukeren konfigurazioa eta post-ak argitaratzeko prozesua. Bigarren saioak ere bi orduko iraupena izango du eta parte-hartzaileek orobat ikasiko dute nola erabili blogaren arrakasta neurtzeko monitorizazio tresnak.

 

Blog korporatiboa ikastaroa mikro-enpresei edo profesional autonomoei zuzentzen zaie. Hurrengo edizioak Gasteizen egingo dira, Vitoria-Hegoalde KZgunean, urtarrilaren 11tik 12ra. Izena emateko epea zabalik dago jadanik.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?