Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

29 ekaina, 2017
Nola sortu eLearning edukiak zure enpresan

EXeLearning, prestakuntza-edukiak sortzeko kode irekiko konponbidea.

Donostian egingo den tailer batean tresna sinple eta interaktiboak erakutsiko dira.

 

Prestakuntza gero eta garrantzitsuagoa da enpresentzat, prozesuak eta teknologiak oso azkar aldatzen ari direlako eta egunean egon beharra dagoelako. eLearning oso tresna baliagarria da antolakundeen barnean ikaskuntza ahalbidetzeko, aukera ematen baitu lan-inguruneari buruzko ezagutzak modu sinple eta merkean barneratzeko. Gainera, ikaskuntza-prozesua pertsonalizatuagoa, kolaboratiboagoa eta irisgarriagoa da, edozein tokitatik egin baitaiteke sakelakoaren bidez.

 

Interneteko baliabide anitzei esker, gero eta errazagoa da norbere enpresarako eLearning edukiak sortzea. Baliabide horiek ezagutzera emateko eta erabiltzen ikasteko, Sortu elearning edukiak erabilera libreko erreminten bidez tailerra egingo da datorren uztailaren 5ean eta 6an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Parte-hartzaileek eLearning materialak eraikitzen ikasiko dute, SCORM estandarretan oinarrituta, eta aukera izango dute plataforma anitzetan sortutako edukiak erabiltzeko.

 

Ikastaroak bi software plataforma baliatuko ditu: eXeLearning eta Udutu. Lehenengoa kode irekiko tresna bat da, beraizik pentsatua dagoena irakasleek –edo beste edonork- eduki didaktikoak sortu eta argitaratu ditzaten, programazio ezagutzarik izan gabe ere. Bigarrena, Udutu, doako bertsioa duen konponbide komertzial bat da, eta aukera ematen du eLearning materiala modu erraz eta interaktiboan prestatzeko.

 

Tailerrean zehar erakutsiko da nola eraikitzen diren onlineko prestakuntza-edukiak testua, irudiak, bideoak eta audioa erabiliz, lehenetsitako plantillak aldatuz eta auto-ikaskuntzako ariketak nahiz ebaluazio sistemak sartuz. Ikastaroaren ikuspegia guztiz praktikoa da, eta bertaratuek benetako eLearning eduki bat sortuz ikasiko dute.

 

SPRI Taldeak antolatu ditu jardunaldi horiek Miramon Enpresa Digitalaren bitartez, eta Maiaxia – Netmind Group erakundeko Nieves Sainz eta Michel Toyosek emango dituzte.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?