Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
27 apirila, 2017

Nola handitu salmentak grow hacking-eko teknikak aplikatuz

Haunka Growth Hacking ekimenaren irudia.

SPRI Taldeak doako tailer bat antolatu du Miramonen.

 

Grow hacking marketineko teknika bat da, eta teknika horrek tresna teknologikoak, Interneteko ekosistema soziala eta sormen dosi handi bat baliatzen ditu bezero berriak erakartzeko eta, bide horretatik, denbora eta diru baliabideak optimizatzeko. Horrelako estrategiak izugarri zabaldu dira azken urteotan, bereziki, startupen artean, marketin-plan tradizionalekin baino azkarrago eta merkeago handitzen dutelako enpresen ikusgarritasuna eta salmentak. Dena den, ETE eta autonomoek ere aplikatu ditzakete teknika horiek.

 

Grow hacking-ak Sareko tresnak (big data, posizionamendua, zaintza teknologikoa eta kanpainak biralizatzea sare sozialetan) baliatzen ditu balizko bezeroengana iristeko askoz modu eraginkorragoan. Horregatik, grow hacker baten profila honelakoa da: aditua Internet sozialaren funtzionamenduetan eta estrategietan, eta marketin eta programazio ezagutzak dituena.

 

Datorren maiatzaren 10ean, SPRI Taldeak Growth Hacking prozesua, marketina eta teknologia jardunaldia antolatuko du Miramon Enpresa Digitalaren bitartez, horrelako teknikak azaltzeko. Ekitaldia bereziki zuzentzen zaie ekintzaileei, ETE edo mikroETEetako zuzendaritza-karguei, software garatzaileei eta grow hacking-a zer den jakin nahi duen edozein profesionali. Juan de la Herrán, Haunka Growth Hacking ekimenaren bultzatzailea, izango da jardunaldiko hizlari nagusia.

 

Topaketen egitarauan sarrera bat egingo da azaltzeko zer den grow hacking-a, zeintzuk diren bere prozesuak eta nolako tresnak erabiltzen diren, eta orobat aztertuko dira zeintzuk diren bezeroak lortzeko eta leialtzeko estrategiak. Teknika honen helburu nagusia da salmentak handitzea eta enpresaren edo proiektuaren hazkundea azkartzea. Jardunaldia Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da, eta izena emateko epea zabalik dago jadanik.

wake up news
bic gipuzkoa jornadas
Ekintzailetza 26 martxoa, 2020
Bic Gipuzkoak jardunaldi-ziklo bat antolatu du bioteknologia-sektorea bultzatzeko

Bioteknologia-sektoreak perspektiba ederra du Gipuzkoan eta, horri esker, enpresa-proiektu berriak...Leer más

Corion Revolution nace para luchar contra la moda con fecha de caducidad
Ekintzailetza 25 martxoa, 2020
Corion iraungitze data duen modaren aurka borrokatzeko jaio da

Bilbon sortutako eta diseinatutako Corion Revolution proiektu berritzailea Mondragon...Leer más

jakisu barbacoas
Ekintzailetza 19 martxoa, 2020
Jakisu: Berrikuntza Barbakoetan, onena eskatzen duten bezeroentzat

Joseba Arrieta izan zen 2016an sortutako ekimen honen sustatzailea, nork Ander Bruñorekin batera,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?