Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 otsaila, 2018
Nola arautzen dira datuak 4.0 Industrian?

 

SPRI Taldeak sektorearen erronka juridiko berriei buruzko topaketa bat antolatu du

Industriaren digitalizazioak aldaketa garrantzitsuak dakartza enpresentzat, baita arlo juridikoan ere. Paradigma berri honetan hainbat galdera sortu dira, adibidez, norena den makinek biltzen eta partekatzen duten informazioa edo nola babesten diren langileen datu pertsonalak. Gainera, Datuen Babeserako Araudi Orokor Berriak –indarrean sartuko dena aurtengo maiatzean- hainbat aldaketa eragingo ditu enpresen barruko datuen kudeaketan.

 

Datorren martxoaren 14an SPRI Taldeak 4.0 Industriaren behar juridikoak topaketa antolatu du Bizkaia Enpresa Digitalaren bitartez. Jardunaldia dohainik izango da, eta IKTen Zuzenbidean espezializatutako abokatu eta Iurismatica bulegoaren sortzaile Jorge Campanillasek emango du. Bere hitzaldian hizpide izango ditu eraldaketa industrialak enpresa industrialetara ekarriko dituen erronka juridiko garrantzitsuenak.

 

“Sektore industrialeko makinen konektagarritasunak segurtasun arloko betebehar berriak ekarriko dizkie enpresei” adierazi du Jorge Campanillas abokatuak “baina badira bestelako kontu batzuk ere: zehaztu behar da norena den sortzen diren datuen jabetza eta nork duen datu horietara sartzeko baimena (makinaren fabrikatzaileak, jabeak…), horrek eragina baitu konfidentzialtasunean eta sekretu industrialean”. Gainera, Campanillasek azpimarratu du konektatutako ekosistema industrial horretan jokoan sartzen dela langileen datuen babesa ere. “Makinek langileari buruzko informazio asko monitorizatu dezakete, produktibitateari buruzko datuez harago, eta argi izan behar dugu noraino iritsi daitekeen edo noiz behar den langilearen baimena”.

 

Hitzaldian zehar hainbat gai landuko dira, hala nola: segurtasuna, industriako big data-ren erregulazioa edota Datuen Babeserako Araudi Orokor berriak ekarriko dituen aldaketak. Topaketa Bizkaiko Teknologi Parkean izango da, eta beraizik zuzentzen zaie 4.0 Industriaren inguruan lan egiten duten zuzendaritza-kargu, produkzioko arduradun eta profesionalei.

Basque Industry 4.0 6 uztaila, 2020
Metronic: “Puntako lan-metodologia berriak ezartzen ez baditugu, industria ahula izango dugu”

Eibarko konpainia hori kontrol eta neurketarako metrologia-ekipoen instalazioan espezializatuta...Leer más

Ausolan imprime alimentos en 3D para mejorar los productos texturizados para personas mayores
Ausolanek elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, adinekoentzako produktu testurizatuak hobetzeko

Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo...Leer más

Basque Industry 4.0 2 uztaila, 2020
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 30 ekaina, 2020
Zibersegurtasuneko enpresa eta startup kopuruak gora egin du Euskadin

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (Basque Cybersecurity Centre-BCSC) egin eta argitaratutako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?