Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 azaroa, 2017
Next Station, ikus-entzunezkoen arloko talentu berrien bila

móvil

 

Laborategiak ideia-lehiaketa bat abiarazi du telesail berri bat sortzeko

 

Ikus-entzunezko formatu berrien sorkuntzarako Next Station plataformak deialdi bat ireki du ikus-entzunezko proposamen berriak dituzten pertsona sortzaileentzat. Lehiaketaren helburua da formatu berriei egokitutako ideia orijinalak bilatzea eta proposamen onenari aukera ematea euskaraz egingo den lehen telesail digitala sortzeko 4K teknologia erabiliz.

 

Mota guztietako profilek parte har dezakete lehiaketan, eta parte hartzeko nahikoa da ideia bidaltzea minutu bateko bideo batean. Aurkezpen bideo horiek Next Station plataformak Facebook sarean duen profil sozialera bidali behar dira abenduaren 15a baino lehen. 20 ideia onenak hurrengo fasera igaroko dira, non aditu talde batek eta erabiltzaileek epaituko baitituzte, sare sozialetan botoa emanaz.

 

Hiru finalistek prestakuntza-egoitza bat irabaziko dute Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen egoitzan, Bizkaiko Berrikuntza Faktorian eta Donostiako Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Prozesuan zehar praktikan jarriko da Luis Berasategik (MIKeko ikerlaria) Next Station plataformarentzat diseinatu duen lan-metodologia, zeinari esker sortzaileek berehala taxutuko baitute beren ikus-entzunezko proiektua. Beren ideia sare sozialetan probatzearekin batera, “biblia” bat sortuko dute telesailarentzat, eduki-sorkuntzan adituak diren pertsonen laguntzaz.

 

Azkenik, irabazlea aukeratuko da hiru proiektu horien artetik, eta ETBrentzako 6 ataleko telesail oso bat egiteko erabiliko da. Proiektua 2018an ekoitzi eta grabatuko da, sortzailea bera inplikatuko delarik prozesu horretan. Gainera, Euskal telebistak emititu ondoren, nazioarteko merkatuetara eramango da VOD plataformetan saltzeko.

 

Next Station laborategiaren helburua da ikus-entzunezko sorkuntza berriak bultzatzea, Internetekin lotutako lengoaia, plataforma eta edukien kontsumorako modu berriekin esperimentatuz. Eiken, Eitb eta hiru euskal produkzio-etxek (Media Attack, Develop Hub eta J.O.K. Films) bultzatu dute proiektua, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, Mondragon Unibertsitatearen eta Euskaltelen laguntzarekin.

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Berrikuntza 20 maiatza, 2020
Elhuyar-ek bere itzultzaile automatikoa berritu du weberako eta sakelakorako hobekuntzekin

  Elhuyar-en zerbitzuak 6 hizkuntzatako testuak itzultzen ditu formatu desberdinetako irudi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?