Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 uztaila, 2017
Mugaz gaindiko lankidetza, biosasunean aurrera egiteko

Ekitaldira 200 pertsona inguru, gehienak enpresa-sektorearekin erlazionatutakoak hurbildu ziren

“Akitania- Euskadi- Nafarroako Biosasun Industriako Bilerak” jardunaldiaren hirugarren edizioa iragan ekainaren 29an egin zen Frantziako Bidarte herrian

 

Osasun aroloko berrikuntza eta enpresa proiektuak, iragan ekainaren 29an, iparraldeko Bidarte herrian egindako “Akitania- Euskadi- Nafarroako Biosasun Industriako Bilerak” jardunaldiko ardatz izan ziren. Basque Health Cluster euskal elkarteak, industria farmazeutikoen GIPSO frantziar taldeak eta Akitaniako osasun TIC enpresen TIC-Santé klusterrak antolatutako ekitaldiak, Eusko Jaurlaritzaren eta Enpresa-garapenerako SPRI agentziaren babesa izan du.

 

Aurten hirugarren edizioa izan duen ekimenak, enpresen arteko eta ikerkuntza entitate publiko eta pribatuekin lankidetza eragitea du helburu. Lankidetza hori nazioartekotzea bultzatzeko eta osasun arloan ematen den berrikuntza sustatzeko erreminta gisa erabiliko da.

 

Ekitaldira 200 pertsona inguru, gehienak enpresa-sektorearekin erlazionatutakoak hurbildu ziren. Halaber, bilerak, Akitania, Euskadi eta Nafarroako administrazio publikoetako eta hiru eskualdeetako zentro teknologikoetako, unibertsitateetako eta osasun sistema publikoko ordezkariak bildu zituen.

 

Jardunaldiak iraun bitartean, 32 enpresa-aurkezpen egin ziren guztira eta 4 arrakasta kasu aztertu ziren, hiru eskualdeek batera osasunaren sektorean egindako jarduerari garrantzia eman ziotenak. Gainera, ekitaldiak, bertaratutako enpresen arteko ehun B2B topaketa baino gehiago jaso zituen.

 

Ekimen honek, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU), Euskampusen, Bordeleko Unibertsitatearen, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Nafarroako Unibertsitatearen, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluaren, Akitania Berriko Garapen eta Berrikuntzarako Agentziaren, ESTIAren (erdarazko Industria Teknologia Aurreratuen Goi Estola), mugaz gaindiko Bihartean Merkataritza Ganbararen eta SODENAren (erdarazko Nafarroako garapen Elkartea) babesa jaso du.

Bio osasuna 15 iraila, 2020
Wolfratex, gutxiren elkarketa denontzat indargarri

  Wolfratex dugu Larramendi (Bergara) industrialdeko lau enpresa gipuzkoarrek elkarrekin...Leer más

Baigene realizará estudios genéticos a futbolistas de todo el Estado
Bio osasuna 11 iraila, 2020
Baigenek azterketa genetikoak egingo dizkie Estatu osoko futbolariei

Kirol profesionalaren praktikan eta errendimendu-analisian aplikatutako azterketa genetikoak...Leer más

Mondragon Unibertsitatea participa en la creación de un sistema que mejora la localización de las lesiones del cáncer de mama
Bio osasuna 9 iraila, 2020
Mondragon Unibertsitateak bularreko minbiziaren lesioak modu errazagoan lokalizatzeko sistema baten sorkuntzan parte hartu du

Bularreko minbizia duten pazienteen gongoil zentineletan lesioak bistaratzea errazten duen sistema...Leer más

Tecnalia desarrolla nuevos alimentos funcionales
Bio osasuna 8 iraila, 2020
Bizi-kalitatea hobetzeko elikagai funtzional berriak garatu dituzte hiru euskal enpresa eta Tecnaliak

Elikagaien industriaren helburuetako bat gizartearen osasun-erronkei soluzio bat ematen  dieten...Leer más

Bio osasuna 3 iraila, 2020
Internet of Bodies: gorputzaren etorkizuna plataforma teknologiko gisa

Gauzen Interneten zabalkundearen hurrengo urratsa giza gorputza da, izan ere, gero eta ugariagoak...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?