Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 uztaila, 2017
Merkataritza elektronikoa ekialdeko Europan eta Europa hegoaldean hazi da batik bat

Europa mailan, onlineko B2C salmenta %15 hazi zen 2016an.

 

Aurreikuspenen arabera, 2017an B2C merkataritza elektronikoa 602.000 milioi euroraino haziko da Europa osoan. Zifra horrek erakusten du ecommerce delakoa erritmo sostengatuan hazten ari den joera bat dela eta aurten %14 inguruan kokatuko dela. Datu horiek jaso dira Ecommerce Europe, EuroCommerce eta Ecommerce Foundation-ek prestatutako eta Bruselan ekainaren amaieran aurkeztutako <a href=”https://www.ecommerce-europe.eu/press-item/european-ecommerce-report-2017-released-ecommerce-continues-prosper-europe-markets-grow-different-speeds/”>European Ecommerce Report 2017</a> ikerlanean.

&nbsp;

Txostenak dioenez, Europako mendebaldeko herrialdeak nagusi dira onlineko kontsumoan. Britainia Handian sortzen dira salmenta guztien %33, eta Britainia Handiko, Danimarkako eta Alemaniako kontsumitzaileen %80 baino gehiagok online erosten dute. Bestalde, merkataritza elektronikoa ekialdeko Europan eta Europa hegoaldean hazi da batik bat, salmentak %30 baino gehiago igo direlarik Errumanian, Eslovakian eta Estonian 2016an.

&nbsp;

Merkataritza elektronikoa gazteen artean zabaldu da gehienbat. 16-24 urte bitarteko hiru lagunetik bik online erosten dute sarritan, 55-74 urte bitarteko adin taldean, berriz, heren batek baino ez du erosten online. Orobat aipatzekoa da nazioarteko salmenten garrantzia, onlineko kontsumitzaileen %33k beren herrialdetik kanpo erosi baitu.

&nbsp;

Txostenak etorkizuneko erronkei buruz dioenez, 2020an Europako kontsumitzaileen %40 natibo digitalak izango dira, hau da, erabat ohiturik egongo dira sare sozialetan presente egotera eta Internet erabiltzera mugikorraren bitartez. Online saltzen duten enpresen erronka da beren mugetatik harago haztea eta gero eta ingurune konplexuago bat kudeatzea, kontsumitzaileen igurikapenei erantzuteko. Oso garrantzitsua da aukera izatea eskaeren jarraipena egiteko eta entrega jakinarazpenak jasotzeko, eta zerbitzu gehigarri bat izatetik funtsezko zerbitzu izatera igaro da bezeroak atxiki nahi dituzten enpresentzat.

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Enpresa digitala 9 urtarrila, 2020
Emakumeen presentzia handiagoa SPRIren Barnetegi Teknologikoa programan

  Programa horren bidez SPRI Taldeak ezagutzera ematen ditu zein joera zabaltzen ari diren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?