Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 iraila, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Martxan da Podcast Industria 4.0, eraldaketa digitalaren inguruko informazio-ataria

Bere helburu nagusia da Industria Konektatuaren arloko esperientzia, ezagutza eta produktuen berri ematea

 

Bere helburu nagusia da Industria Konektatuaren arloko esperientzia, ezagutza eta produktuen berri ematea

 

4.0 Industria sortu zen teknologia gorakorrak etengabe sartzen hasi zirenean prozesu industrialetan. Datuen analitika, Big Data, Gauzen Interneta (IoT), adimen artifiziala, robotika kolaboratiboa, fabrikazio gehigarria, errealitate birtuala, trazagarritasuna, Blockchain, kustomizazio masiboa, zero-akats fabrikazioa eta logistika adimenduna bezalako kontzeptuak dagoeneko egia bihurtu dira enpresa askorentzat. Dena den, beste askok oraindik ez dituzte ezagutzen teknologia horiek, ez dakite nolako abantailak lor ditzaketen teknologia horien bidez, ez eta nork lagun diezaiekeen horrelako tresnak inplementatzen.

 

Podcast Industria 4.0 atariaren asmoa da “topagune izatea Industria Konektatuan interesatutako guztientzat, alegia, balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzen dituztenentzat, kasu arrakastatsu berriak ezagutu nahi dituzten adituentzat, prestakuntza zentroentzat, ikasleentzat eta tamaina guztietako enpresentzat, eurak izango direlako digitalizazio eta automatizazioko prozesuak inplementatutako dituztenak lehiakortasuna hobetzeko”, dio Enrique Rodalek, teknologia gorakorretan espezializatutako kazetari eta podcast honen bultzatzaileak.

 

Podcast Industria 4.0 atariko kapituluetan sakonago ezagutu ahal izango da zer diren teknologia berriak eta nola aplikatzen diren industriaren sektorean. Eta podcast formatuan egingo da, arloko aditu garrantzitsuenetako batzuei eginiko elkarrizketekin. Enrique Rodalen iritziz, “Teknologiak aukera ematen du baita ere komunikazio moduak berritzeko, eta podcast formatua da, aurreikuspenen arabera, datozen urteetan gehien haziko den tresnetako bat. Podcast bat edozein toki eta unetan eskuratu daitekeen komunikabide bat da”.

 

Podcast Industria 4.0 atarian parte har dezakete 4.0 Industriaren arloko esperientzia, ezagutza edo produktuen berri eman nahi duten guztiek: enpresek, startupek, teknologi zentroek, ingeniaritzek, elkarteek, administrazioak, klusterrek, prestakuntza zentroek, erakundeek edo pertsona partikularrek. Horrez gain, atariak orobat eskainiko du eraldaketa digitaleko edo 4.0 Industriaren arloko lanetan diharduten enpresen indize bat.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak