Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 abendua, 2017
Ludus enpresak errealitate birtualeko simulagailu bat sortu du altueretako erorketak saihesteko

FallPro simulagailua.
FallPro simulagailua.

Enpresa teknologikoak bere prototipoa aurkeztu du sektoreko konpainien aurrean

FallPro lan arriskuen arloko prestakuntza-sistema espezifiko bat da, altueretako erorketak saihesteko. Simulagailuak errealitate birtuala baliatzen du eszenatoki desberdinak sortzeko, eta simulagailu horren bidez erabiltzaileek praktikan jar ditzakete segurtasun protokoloak eta erabakiak hartzeko prozesua. Hala, sistemak ingurune guztiz segurua eta errealista eskaintzen du, altueretan lan egiten duten langileek aukera izan dezaten arriskuak identifikatzeko eta segurtasun dispositiboak erabiltzen ikasteko.

 

Ludus enpresa bilbotarrak garatu du simulagailua OSALAN – Lan Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen finantzaketarekin, prestakuntzarako teknologiak bultzatzeko programa baten barruan. Ludus enpresako lantaldeak joan den azaroaren 30ean aurkeztu zuen FallPro kontraste-jardunaldi batean, prestakuntza, eraikuntza eta mantenimendu sektoreetako enpresen aurrean. Topaketa horretan baliozkotu zen tresna, eta sektoreko profesionalek eginiko ekarpenak bildu zituzten. “Aukera izan genuen prestakuntza-zentroekin, enpresekin eta OSALANekin elkartzeko, eta lan-mahaiak antolatu genituen denen ekarpenak jasotzeko” azaldu du Joana Epalzak, Ludus enpresako operazioen zuzendariak, “orain informazio guztia aztertuko dugu produktuan txertatzeko eta merkaturatzeko modu onena aurkitzeko”.

 

Sistemak zazpi ariketa dauzka, zati teorikoak eta praktikoak barne. Erabiltzaileak fasez fase ikasten du NBEak, instalazioak eta segurtasun gailuak identifikatzen eta erabiltzen, ikasitakoa praktikan jartzeko egoerak sortuz. Simulagailua garatzeko prozesuan, Ludus konpainiak lan bertikaletan espezializatutako Asaken enpresa bizkaitarraren aholkularitza izan du, hark eman baitio sektoreari buruzko ezagutza espezifikoa: “gure gidari izan da uneoro, jakin genezan zein protokolo jarraitu behar genituen, eta berak baliozkotu ditu simulagailuko segurtasun prozesu guztiak” azaldu du Ludus enpresako operazioen zuzendariak.

wake up eus
Ekintzailetza 10 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 6tik 10rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Pablo Ocaña the glocal network
Ekintzailetza 9 uztaila, 2020
Adimen kolektiboa; XXI. Mendeko erronka erakundeentzat

“Komunitatea" ia mundu guztiak ulertzen duen terminoa da eta gero eta garrantzitsuagoa da edozein...Leer más

crowdfunding bizkaia
Ekintzailetza 8 uztaila, 2020
Igo zure proiektua, finkatu lortu nahi duzun zenbatekoa eta hasi finantziazio-erronda. Oso erraza!

Baduzu proiekturik buruan, baina ez dakizu nola finantzatu? Crowdfunding Bizkaia aurkezten...Leer más

eic aceleradora europea
wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?