Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
19 iraila, 2017

Lea Artibaik ostatatuko du IKTen 1. Astea

Ekimen horrek doako ikastaroak eskaintzen dizkie ETE, mikro-enpresa eta hiritarrei.

 

Euro bakar bat gastatu gabe Interneten presentzia izateko tresnak, bezero berriak erakartzeko jarraibide sinpleak edo produktibitatea handitzeko tresnak, horra Lea Artibaiko IKTen 1. Astean eskainiko diren ikastaroen eduki batzuk. Doako zortzi tailer izango dira eta irailaren 25etik 29ra egingo dira Markina-Xemein, Ondarroa eta Lekeition, Leartibai Garapen Agentziak antolaturik SPRI Taldearen Enpresa Digitala ekimenaren laguntzaz.

 

Jardunaldien helburu nagusia da eskualdeko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzea eta IKTen erabilpena sustatzea. Horregatik, tailerrak bereziki zuzentzen zaizkie merkatari, mikro-enpresa eta ETEei, baina badaude hiritar guztientzat pentsatutako ikastaroak ere. Prestakuntza-eskaintza hori diseinatzeko metodologia praktikoa erabili da, erraz ezartzeko moduko tresnekin, eta ez da behar aurretiazko ezagutza teknologikorik.

 

Mikro-enpresentzako egitarauan tailer hauek programatu dira: Nola lortu dohainik Interneten presente egotea, Tokiko “SEO”a: lortu zure bezeroek zure enpresa aurkitzea, Produktibitate Pertsonaleko Tailerra, Inbound Marketing eta Zure lehiakideen zaintza eta zure merkatuak ezagutzea. Prestakuntza-jarduera horien helburua da parte-hartzaileei irakastea tresnak, programak eta baliabideak erabiltzen, gero beren enpresetako egunerokotasunean aplikatu ditzaten.

 

Astean zehar egingo da baita ere Learn by doing – negozioaren irudia eta marka ikastaroa, merkatariei eta mikro-enpresei zuzendua. Tailerra zortzi ordukoa izango da, lau egunetan banatuta, eta parte-hartzaileek tailer horretan ikasiko dute nola hobetu beren saltokiek Interneten duten presentzia. Horrez gain, merkataritza elektronikoarekin lotutako erosketa-ohitura berriak jorratuko dira, “eginaz ikasi” metodologia aplikatuz, merkatariek beren negozioa egokitu dezaten mundu digitalera.

 

Azkenik, hiritar guztiei zuzendutako bi tailer antolatu dira Lea Artibaiko IKTen 1. Astean: Teknologiari dagokionez eguneratu zure burua eta Oinarrizko segurtasuna etxean. Mondragon Unibertsitateko irakasleek eta IKTen sektoreko profesionalek emango dituzte tailerrak, eta izena emateko Leartibai Garapen Agentziara jo behar da.

Jaso y Tecnalia convierten grúas industriales en robots
Basque Industry 4.0 31 martxoa, 2020
Garabi industrialak robot bihurtu dituzte Jasok eta Tecnaliak

Garapen berriak aukera ugari ematen ditu eskuzko prozesuak eta doitasun-prozesuak automatizatzeko,...Leer más

Basque Industry 4.0 30 martxoa, 2020
CFO Data Analytics, adimen areagotua finantza arloko erabaki onenak hartzeko

  Lanit aholkularitzak merkaturatu duen datuen analisirako aplikazioa integragarria da ERP...Leer más

Datuak atzeman eta analizatzea prozesuak hobetzeko

  Nutec Procal konpainiak IoT, datuen analitika eta adimen artifiziala konbinatzen dituen...Leer más

Basque Industry 4.0 29 martxoa, 2020
Robotikaren aplikazio malguak – 4.0 konponbideak

Artikulu honetan, BDIHek eskaintzen dituen 4.0 soluzioak aurkezten ditugu, robotika-nodoko kideen...Leer más

Basque Industry 4.0 27 martxoa, 2020
Roboten bidezko kalitate-kontrola – 4.0 konponbideak

Gure "4.0 konponbideak" serieko artikulu honetan aurkeztutako robotek piezen kalitatea...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?