Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 uztaila, 2017
Laino publikoak baztertua utzi du enpresetako data center-a

Ihardunaldiaren momentu bat.

Datuen kudeaketa- eta zaintza-eredu berri horrekin heldu dira konta ezin ahala berrikuntza eta kostu-aurrezki aukera.

Laino publikoa baliatuz, Real Madrid taldea bere 450 milioi zaleei fakturatzen hasi zen, “ordura arte haietatik euro bat ere ateratzen ez zuen arren”, esan du Microsofteko Diego Gómezek.

 

Enpresek euren ekipoetan, hots, data center direlakoetan, egin izan dute orain arte datuen kudeaketa eta zaintza. Baina urte batzuetatik hona, laino publikoa sartu denetik, eredua aldatzen ari da, laino publikoak aukera ematen duelako ekipo horien mantenimenduaz “ahazteko”, eta gainera konta ezin ahala aukera eskaintzen dituelako berrikuntzarako eta kostuak aurrezteko. Arabako Teknologi Parkeak antolatutako jardunaldi batek kudeaketa eredu berri hori aztertu du.

 

Diego Gómezek, Microsoften teknologia horretaz arduratzen denak, esan du lainoa “datu-zentro multzo bat dela. Microsoften 40  datu-zentro eskualde ditugu”.

 

Jardunaldian erakutsi den bezala, laino publikoak aukera ematen du baliabide orokorrak erabiltzeko, hala nola aplikazioak, biltegiratzea eta softwarea, eta zerbitzu-hornitzaile batek kudeatzen du Internetez.  “Ez du esan nahi data center-a zokoratu behar denik. Enpresek bi erritmotan jarraituko dute, eta berria den guztia lainoan egongo da”, iragarri du Gómezek.

 

Aditu horrek esan du 2020an ordu bakoitzean milioi bat gailu berri egongo direla lanean online, eta laino publikoa “iraultza bat dela, aukera baitago erabileraren arabera bakarrik ordaintzeko”. Gómezek laino publikoaren abantaila batzuk aipatu ditu. “Aukera ematen du aplikazio arinagoak sortzeko, gauzak azkarrago egiteko eta bezeroek darabiltzaten aplikazioak nola funtzionatzen duten konprobatzeko”.

 

Real Madrid futbol taldearen adibidea jarri du, esanez 450 milioi zale dituela mundu osoan baina horietatik “ez zuela fakturatzen euro bakar bat ere”. Ikusi zuten nola lainoak posible egiten zuen partiduak ikustea, kamisetak erostea, horren truke kobratzea, eta jakitea  zer nahi duten zaleek”.

 

Gómezek esan du enpresek posible dutela baita ere beren negozioaren bilakaera aurreikustea nahiko zehazki. “Telefono konpainia bat banaiz, aurretik jakin dezaket noiz hartuko duen baja bezero batek edo, industriaren kasuan, noiz matxuratuko den makina bat”.

 

Thyssenkrupp igogailu multinazionalaren esperientzia aipatu du, zeinak, bere zerbitzuaren ezaugarriengatik, arazoak izaten baitzituen igogailuak matxuratzen zirelako. “Orain sentsoreekin datu guztiak aztertzen ditu eta aldez aurretik jakin dezake noiz matxuratuko den igogailua. Kostuak aurrezten ditu eta bezeroari iruditzen zaio igogailuak ez direla sekula matxuratzen. Egiten den gauza bakarra da sentsoreak aztertu eta algoritmo bat aplikatu”. Orobat aipatu du Albariñoko mahasti bat, non mahastiak aztertzen diren “jakiteko gune bat gehiago ureztatu behar ote duten etekin hobea lortzeko”.

 

“Lainoak gauza askotarako balio digu, baina garrantzitsuena da zerbitzuaren alderako konfiantzak aukera ematen duela malgutasunerako, aplikazio berritzaileak izateko eta etorkizuna iragartzeko”.

 

Aernnovako IT-ko zuzendari Javier Herrerok aeronautikako euskal enpresaren esperientzia azaldu du. Enpresa horrek 2012an sartu zuen lainoa, kostuak aurrezteko, malgutasun handiagoa lortzeko eta negozioa ardazteko. “Data center bat genuen Miñaon (Arabako Teknologi Parkearen egoitzan), eta bi edo hiru zerbitzari lantegiko. Oraindik ere badauzkagu pare bat zerbitzari lantegiko, baina laino pribatu bat kontratatu genuen etekinarengatik eta espazioagatik. Orain ez dugu ordaintzen ekipoko”.

 

Herrerok onartu du data center-etik lainora aldatzeko prozesua “mailakakoa dela eta deskonfiantza sortzen duela langileen artean”, eta esan du Aernnovak laino hibrido bat duela “hondamendietarako, eta laino publiko bat aplikazio espezifikoetarako”.

Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?