Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 maiatza, 2020 Digitalizazioa Ekintzailetza Barnekintzaile programa EIKTak Start up UP Euskadi

LabsLand-ek bere urruneko laborategi-sarea ireki du ikastetxeentzat

Proiektu honekin posible da denbora errealeko esperimentuak egitea mundu osoko laborategietan

 

Proiektu honekin posible da denbora errealeko esperimentuak egitea mundu osoko laborategietan

 

LabsLand plataformaren bitartez, ikasle eta irakasleek denbora errealean sartu ahal izango dute milaka kilometroko distantzian dauden laborategietara fisikako esperimentuak egiteko, robotak programatzeko edo zirkuitu elektroniko bat muntatzeko. Proiektu honek Internetera konektatutako laborategi-sare bat eskaintzen du, espreski atonduta daudenak eskola eta unibertsitateek urrunetik erabil ditzaten.

 

Ekimen hau Deustuko Unibertsitatearen WebLab ikerketa taldearen spin-off bat da; ikerketa talde horrek garatu zuen teknologia eta 2017an abiarazi zuen plataforma ikastetxeentzat. Sareak 15 herrialdetan kokatutako 33 laborategi dauzka, zeintzuetan posible baita fisika, teknologia zein elektronika arloetako esperimentuak egitea. “Oso baliagarria da urruneko klaseak ematen dituzten erakundeentzat” azaldu du Luís Rodríguez-Gilek, LabsLand-en fundatzaile eta teknologia arloko buruak, “baina klase presentzialak ematen dituzten zentroek ere erabil dezakete tresna osagarri gisa, aukera ematen dielako ikasleei laborategietara sartzeko nahi dutenean (eta ez ordutegi zehatzetan), bai klasetik eta bai etxetik”.

 

Proiektuak harpidetza-eredu batekin funtzionatzen du, ikastetxe bakoitzaren premia eta erabilpenei egokituta. Halere, Covid-19aren ondorioz unibertsitate eta ikastetxeek itxi egin behar izan dutenez, LabsLand-eko lantaldeak erabaki du bere laguntza eskaintzea, aukera emanaz plataforma dohainik erabiltzeko eskola presentzialetara itzuli arte. Sarbidea proiektuaren web orrian dago, baina errazena da LabsLand-eko lantaldearekin harremanetan jartzea. “Posible da izena zuzenean eman eta erabiltzen hastea, baina gu pozik jarriko gara harremanetan bideo-konferentziaz, nola funtzionatzen duen azaltzeko eta zein laborategi interesatzen zaien jakiteko” azaldu du startup-eko teknologiako zuzendariak.

 

LabsLand sareak denbora errealeko laborategiak eskaintzen ditu, zeintzuetan ikasleek jarraibideak bidal ditzaketen eta zer gertatzen den ikusi momentuan bertan edo esperimentua egin ondoren. Azken horiek aurretik grabatutako esperientzia-multzo bat izango dute, baina esperientzia berbera izango da, datuak guztiz errealak direlako.

 

“Gaur egun 90 ikastetxe inguruk aktiboki erabiltzen dute LabsLand-en sarea” azaldu du Luís Rodríguez-Gilek “itxialdiaren ondorioz ehunka zentro gehiago erregistratu dira, eta espero dugu horietako asko erabiltzen hasiko direla datorren seihilekoan”. Eskaera handiena duten laborategiak dira Arduino-n oinarritutakoak, zeintzuek oinarrizko mailak eta maila aurreratuak ere eskaintzen baitituzte, eta baita ere elektronika eta mekanika arloetako esperimentuak egiteko aukera ematen dutenak.  LabsLand-eko lantaldearen asmoa da laborategi-sarea zabaltzen jarraitzea eta esperimentu gehiago eskaintzea kimika eta biologia arloetan.

 

“A día de hoy, cerca de 90 centros están utilizando activamente la red de LabsLand” explica Luís Rodríguez-Gil, “a raíz del confinamiento se han registrado varios cientos de instituciones más y esperamos que muchas de ellas empiecen a utilizarlo el próximo semestre”. Los laboratorios con más demanda son los basados en Arduino, que incluyen tanto niveles introductorios como avanzados, así como las instalaciones para realizar experimentos de electrónica y mecánica. La intención del equipo de LabsLand es seguir ampliando la red de laboratorios e incluir más experimentos en los campos de Química y Biología.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak