Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
14 ekaina, 2017

Errealitate handitua gero eta finkatuago dago industrian

 

SPRI Taldearen jardunaldi batek argi utzi du 4.0 industriaren teknologia berri horren garapena.

“2016a deskubrimendu urtea izan zen errealitate handiturako, eta aurten fase pilotuak garatzen ari dira”, azpimarratu du Diego Sagastik, Tecnalia zentroko Errealitate Handituko arduradunak.

Errealitate handituak informazio birtuala eransten dio mundu errealari, eta teknologia hori dagoeneko errotzen ari da industrian. “2016a deskubrimendu urtea izan zen errealitate handiturako, eta aurten fase pilotuak garatzen ari dira” adierazi du Diego Sagastik, Tecnalia zentroko Errealitate Handituko arduradunak, SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean antolatutako jardunaldian. Jardunaldi hori “Basque Industry 4.0” jardunaldi tematikoen barruan kokatzen da, zeintzuk  SPRI Taldeko “Enpresa Digitala” zerbitzuaren bidez gauzatzen ari baitira urte osoan, izen bereko estrategiari lotuta. Jardunaldi tematiko horiek jarraipena ematen diote udazkenero egiten den Basque Industry 4.0 jardunaldiari, hots, 4.0 industriari buruzko ekitaldi nagusiari. Ekitaldi horren helburua da foro bat izatea iritziak trukatzeko 4.0 industriak Euskadira dakarren paradigmari buruz eta etorkizuneko perspektibak aztertzeko.

Sagastik azaldu du zein desberdintasun dauden errealitate handituaren eta mistoaren artean. Lehenengoak informazio birtuala ematen du eta bigarrenak kontuan hartzen du testuingurua, hots, urrats bat gehiago eman eta espazio berriak sortzen ditu, zeintzuetan objektu fisikoek ingurune birtualarekin elkarreragin baitezakete”. Tecnaliako arduradunak esan du errealitate handitua “ez dela efektu bereziak sortzea, guk egiten dugunarekin elkarreragin behar du, eta ez dira ezta ere fake edo bideo faltsuak”.

Teknologia hori hainbat sektoretan erabiltzen da, hala nola: jokoak, hezkuntza, medikuntza, espazioa eta suhiltzaileak, ondarea, telebista, kirola, publizitatea, industria edo abiazioa. “Teknologia horren bidez birsortu dugu nolakoa zen Gasteizko Erdi Aroko almendra” aipatu du Sagastik. Posible da, bestalde, bertatik bertara erakustea zeintzuk diren auto bati olioa aldatzeko eman beharreko urrats guztiak edo eraikin historiko batek “azal diezagula” nolakoa zen bere XV. mendeko arrosa-leihoa.

Tecnaliako adituak uste du bost urte barru teknologia hori masiboki erabiliko dela industrian, “baina garrantzitsuena da aurrea hartzea”. 2017an gero eta gailu gehiago izango ditugu, eta gero eta sinpleagoak gainera. Industrian mantenimendurako eta gida-liburu gisa erabiliko da nagusiki. Hainbat txostenek diote, errealitate handituaren merkatuak 80.000 milioi euro mugituko dituela 2022rako. “2016a deskubrimendu urtea izan zen errealitate handiturako, eta aurten fase pilotuak garatzen ari dira” adierazi du.

Industria sektorean gehienbat erabiltzen da tele-laguntzan, gida-liburu gisa eta kontrol lanetarako. Sagastik Thyssenkrupp enpresaren kasua azaldu du tele-laguntzaren adibidea argitzeko. Talde horrek bere igogailuetan aplikatzen du errealitate handitua, aditu batek azalpenak eman diezazkion langileari akats bat urratsez urrats konpontzeko. Lantegi batean akats bat badago, teknologia horrek lantegian barrena gidatzen du langilea (errealitate handituko betaurreko batzuei esker) matxuratuta dagoen makinaraino. Bidean, langileak arazoaren berri jasotzen du eta matxuratutako makinara iristerako badaki zer egin eta nola konpondu matxura.  “Eginaz ikasten da, irakurriz baino askoz azkarrago”. Horra 4.0 industriaren adibide argi bat.

Orobat azaldu du Laudioko ontzi fabrika baten kasua, non gaueko txandan arazoak izaten baitzituzten produkzio-linea batekin, aditua ez zelako bertan egoten. Errealitate handitua pantaila gainean jarriz, langileek argibideak jasotzen dituzte zer egin behar duten jakiteko, eta ia ezagutzarik gabe ere, gai dira arazoa konpontzeko. Horrek erakusten du lineak kudeatzen dituen adituak ez duela han bertan egon beharrik. Halaber aipatu du Estanda galdaragintza-enpresa, non piezak garbitzeko aplikatu baitzuten errealitate handitua. Ikusmen artifizialeko eta errealitate handituko sistema bat erabili zuten, zehatz-mehatz definitzeko non egin behar ziren garbiketa-lanak.

Sagastik jakinarazi du badirela Magic Leap bezalako enpresak, teknologia honetan 6.000 eta 8.000 milioi euro bitarteko inbertsioak egiten ari direnak.

Industrian dituen aplikazioez gain, Sagastik beste sektore batzuetako aplikazioak ere azaldu ditu. Eraikuntzan, esaterako, balio du obra baten azken akabatua birsortzeko obra egiten hasitakoan, hartara akatsak saihesteko. Osasunean, balio du zirujauak organoak ikus ditzan operatu bitartean. Suhiltzaileen zerbitzuan, informazioa ematen dio profesionalari ihesbideak aurkitzeko, zaurituak aurkitzeko edo jakiteko zein gunetan ezin den sartu.

Publizitate sektoreko adibideak ere jarri ditu: haur batek dendan bertan eta kaxa ireki gabe ikus dezake nola gelditzen den muntatutako lego bat; ibilgailu partikular bat, zeinak informazioa jasotzen baitu aurreko kristalean abiadurari, aurreko autoa dagoen distantziari eta talka-arriskuari buruz; edo burtsako informazioa 3Dn ikusteko aukera. Sagastik esan du etorkizuneko erronkak direla gailu txikiagoak egitea, prezioa merkatzea eta autonomia hobetzea, oraingoz ez baitira iristen lau ordura.

“Errealitate handituak denbora eta dirua aurrezten du eta segurtasuna ematen die prozesuei, horregatik enpresa handiek teknologia horren aldeko apustua egin dute” esan du amaitzeko.

Basque Industry 4.0 7 apirila, 2020
BDIH sarearen iritzia

Argazkian, Damien Sallé, Tecnaliako Robotika Teknologiaren zeharkako koordinatzailea eta...Leer más

Basque Industry 4.0 6 apirila, 2020
Optimus 3D: “Krisi honekin, fabrikazio aurreratuak adin nagusitasuna erdietsi du”

Optimus 3D euskal enpresak bere 3D fabrikazioaren zati bat egokitu du, eta maskara gardenak edo...Leer más

Ivan Mateos, Zitu enpresako zuzendari komertziala
ERIS, makina-erremintaren produkzioa hobetzeko plataforma

Zitu enpresa gipuzkoarrak software bat garatu du makinen datuak eraginkortasunez atzemateko kontrol...Leer más

Basque Industry 4.0 4 apirila, 2020
Eragile ekonomikoek positiboki hartu dute Deep Dive – 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldien aurkezpena

Joan den apirilaren 1ean, Basque Digital Innovation Hub erakundeak 4.0 teknologietan murgiltzeko...Leer más

Basque Industry 4.0 2 apirila, 2020
384.000 robot industrial eta gizaki-robot lankidetza Euskadin

4.0 konponbide robotikoak, elkarlaneko fabrikazio malgua bermatzeko. Gure robotikaren hilabetearen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?