Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 iraila, 2018 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Negozioa hobetzeko ezinbestekoa den eraldaketa digitala

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean azaldu da nola ezarri behar diren teknologia berriak enpresetan

 

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean azaldu da nola ezarri behar diren teknologia berriak enpresetan

 

Eraldaketa digitala ezinbestekoa da dagoeneko, hau da, bere negozioa hobetu nahi duen edozein enpresak derrigorrez aplikatu behar ditu Big Data, adimen artifiziala, fabrikazio gehigarria eta antzeko teknologiak.  SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentziak) eta Debegesak antolatutako jardunaldi batean azaldu da zeintzuk diren eraldaketa hori enpresetara eramateko giltzarriak. Eraldaketa digitaleko aholkulari Elena Díaz de Liañok (Sodexo) esan du enpresetako eraldaketa digitala dela “ohitura pertsonalak eramatea lan-bizitzara”.

 

Jardunaldi hori Debegesaren Eibarko egoitzan egin da ostiral honetan, non Díaz de Liañok hizpide hartu baitu Amazon enpresa, esanez negozio tradizional bat bezala hasi zela eta goitik behera aldatu zela bezeroen datuak erabiltzen hasi zenean. Liañok aipatu duenez, Amazonek, bere onlineko salmentez gain, diru-sarrera handiak eskuratzen ditu beste enpresa batzuen datuak gordetzeagatik. “Letoniak, ongien digitalizatuta dagoen herrialdeetako batek, Amazonen dauzka bere datu guztiak, hartaz bakarrik fidatzen baita bere datuak babesteko”.

 

Eraldaketa digitalera iristeko hiru premisa bete behar dira: bezeroa hobeto ezagutzea, erabakiak hartzea datuetan oinarrituta eta ez intuizioan, eta kanal guztiak erabiltzea produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko. “Bezeroa ezagutu behar da. Inoiz ez ditugu behar bezain ongi ezagutzen” ohartarazi du.

 

Hizlariak hizpide hartu ditu eraldaketa digitaleko hainbat tresna, esaterako Big Data. “Datu horiek gure ondarearen parte dira, eta babestu egin behar ditugu”. Hori azaltzeko adibide bezala jarri du askotariko produktuak saltzen dituen Estatu Batuetako Target konpainia, zeinak identifikazio txartel bat eskatzen baitu bezero izateko.  Enpresa horren ezaugarri garrantzitsuenetako bat da deskontu-bonuak bidaltzen dituela bezeroen etxera. Amazonen negozioaren bilakaerari erreparatu eta Amazoneko langile bat kontratatu zuten, esperientzia pilotu bat abiarazteko haurdun zeuden bezeroentzat. “Orduan ikusi zuten haurdunaldiaren erdian zeuden emakumeek 10 produktu kontsumitzen zituztela gehienbat, eta produktu horiek baino ez zituzten sartu eurentzako bonu bidalketetan. Hala, Target bihurtu zen haurdun zeuden emakumeen erreferentziazko denda”.

 

Díaz de Liañok azpimarratu du enpresa batek hainbat elementu behar dituela Big Data aplikatzen hasteko: teknologia arin eta malgua, biltegiratze-sistema egokia, eta datuak baliozkotzeko eta analisiak bistaratzeko sistemak.

 

Badira beste tresna batzuk ere, hala nola, Business Intelligence (enpresaren eta bere bezeroen datuak aztertzea) eta Intelligence Analysis (Business Intelligence erabiltzea antolakundez kanpokoak diren baina negozioan eragina duten datuekin, hau da, lehiakideei, hornitzaileei, ekonomiari, geopolitikari edo segurtasunari buruzkoekin). “Inteligentzia analisi hori enpresa handiek bakarrik egiten dute Espainian”.

 

Díaz de Liañok hurrengo urratsa zein den ere azaldu du: “informazio hori toki seguruan gordetzea”. Gaur egun lainoa da horretarako tresna onena, baliagarri baita “datuak eta segurtasun kopiak gordetzeko, web orriak eta blogak ostatatzeko, softwarea garatzeko eta erabiltzeko… Kostu gutxiago ditu, nahiko teknologia heldua da, abiadura handiagoa du eta fidagarria da”.

 

Adimen artifiziala

Adimen artifiziala dugu eraldaketa digitaleko beste tresna bat. Gizakien portaerak mimetizatzeko konputagailuak darabiltzan edozein teknologiari esaten zaio, “baina oraindik urrun gaude helburu horretatik”. Enpresak hasi dira lantzen Machine Learning teknologia, datuak aztertzen dituen pertsonaren eboluzioa alegia.  “Kasu horretan makinak murtxikatzen ditu datuak”. Eta aipagarria da baita ere Deep Learning edo ikaskuntza sakona, “makinari ikasarazten diona”. Azpiegituren segurtasunean edo auto autonomoan erabiltzen da.

 

Azkenik, hizpide hartu du Blockchain delakoa, bitartekaririk gabeko egiaztatze-sistema, eta esan du datu-base moduko bat dela, zeinetan parte-hartzaile guztiek gordetzen duten informazioaren kopia bat.  “Informazioa gordetzeko sistema seguruenetako bat da. “Denok badugu informazio bera, informazio hori egia da, eta horixe baliatzen da egiaztatzeko nor den nor”.

 

Adituak zehaztu du asko erabiltzen dela diru-mugimenduetan, “orain arte notario aurrean egiten ziren kontratuetan”, administrazio publikoekiko harremanetan, telekomunikazioetan edo nortasun digitalean.

 

Orobat azaldu du zertan datzan 4.0 industria, hau da, “fabriketako produkzio-prozesuak digitalizatzea, sentsoreak erabiliz produkzio-prozesuak eraginkorrago bihurtzeko”. Horixe da laugarren iraultza industriala.

 

4.0 Industriara garamatzaten tresnen artean nabarmendu ditu Gauzen Interneta, robotika kolaboratiboa, fabrikazio gehigarria, errealitate birtuala eta areagotua, eta dronak.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak